L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 3. alea (1998-urtarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

EZLN

 

Barkamena eskatu, baina zergatik? Gosez ez hiltzeagatik? Gure miserian ez isiltzeagatik? Mesprezu eta utzikeriazko zama alimalezkoa burumakur ez onartzeagatik? Beste bide guztiak itxita direla armak eskuan ditugula matxinatzeagatik? Chiapasko kode penala aintzat ez hartzeagatik, jendearen gogoan den absurdurik eta errepresoreena berau? Mundu guztiari giza duintasuna bizirik dela oraino eta beraren biztanlerik pobreenen baitan dela gogorarazteagatik? Arkuak eta geziak eraman beharrean fusilak eramateagatik? Borrokan hasi aurretik borrokarako prestatzeagatik? Denok mexikarrak izateagatik? Gehienok batez ere indigenak izateagatik? Mexikoko herriari berea denaren defentsan borrokara deitzeagatik? Askatasuna, demokrazia eta justiziaren alde borrokan egiteagatik? Aurreko gerrilen ereduei ez jarraitzeagatik? Nork eskatu behar du barkamena ordea, eta nork barkatu behar du? Urteak joan eta urteak etorri mahai betean eseri eta ok egin arte jan zutenak gurekin herio esertzen zen bitartean, hain eguneroko, hain gure, beldurra galdu genion arte?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.