L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txortan aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txortan-3 (1985-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Illunpetako ofizixue

 

Jeremiah Jhonsson

 

        Harriduraz jaso dut berria.

        Camilo José Cela adiskideak Oficio de Tinieblas liburua argitaratu du berriro Seix Barralekoen eskutik.

        Ez litzateke arazoa hain biolento bilakatuko lerro ihar batzutan aipatu izan balu lan zoragarri horren iturri nagusia, beste zenbaitekin egin duen legez. Eskuartean duzun Illunpetako Ofizixue 6 Celarenaren aintzindari da, Camilo adiskideak berarena hasitako egun berdinean amaitua, zaharragoa beraz arabeek hain esker onez utzitako kalendarioaren mugen arabera. Dena den, hitzak hitz, ofizioak ofizio ohar bat. Lan honen orijinala frantsezez idatzia dago, Txortaneko lagunoi eskeintzen dizueguna lehen zatiaren itzulpen traidore bat baino ez delarik. Besterik gabe, on uragarri bekizu, On Camilo.

 

        1. erreza dun era honetako gauzak imajinatzea txertatzea galdetu bakardadea patentatu zuten egunean ezaguturiko mutil potoloari zitroi zaporeko poloa ahoratzen zergatik hago hain triste ehundaka kolorez jantziriko laminetan ilargiei izarrei okapiei begira

        2. edozein amets dun egokia edozein ohetan koltxa loretuetan gorantz begira hatzala ezkutuan uka ezan egunen harrotasunari dagokiena ez dun beste biderik bidezidorrik gogoratzen haiz denetaz nola akatu zen ekilibrista zirkus romaren muxupean

        3. gogoratzen haiz ezta suzanneren amorantea izan zitekeen mutil arpegi zabalaz supermerkatuko enplegatua hori zionan berak eta zinematik irten ondoren etxera joaten zineten paul ankaren azken diskoa entzutera hegabera elur malutari lotzen zaion gisa ez zaitez hain ridikuloa izan hionan eta farra egiten zuen arpegi zabala zuen mutilak urrezko hortza eguzkia

        4. sam peckinpah.k ez zukeen sekula santan patata egosirik erosiko

        5. atea jo zinaten eta queve izan hunan zabaldu zuena bai my darling gainera erori zitzaionan moketa berdean bueltaka mila buelta emanaz suzko zaldi behor itsuak bailiren ilea baso bat eta iztarrak eta zuria eguzkiaren muga gorraila ipurmasaila eta arnasa estua itotzen sexutik eztia dariola zartatuz ezpainak maite haut 22 bider errepikatu zinan 22 goatazko emakumeak eta quevek pare bat sikera apenas maite haut maite haut eta beroa eta hatz abentureroak kenian barna maite haunat besterik ez tigreen azken zotinetan tam

        6. amets gaizto asko ditun aspaldian zakur deslaiez elikatzen zen eskalearen kasua edota suiziden elkarteko estatutoen filtrazioa zergatik kezkatzen haiz egunen projekzio hutsa izanik ezer gehio ez zegon iada ezer berririk kanpai horietan argizarizko ditietan

        7. denbora denbora eternoa eternoa abentura filmetakoa apika klik hutsa tirokatu ondoren hirekin oheratzen zen cappoa lo datza iadanik zimeldurik fellatioaren plazerra eta edozein supermerkatutan eros daitekeen irrifarre horia laranja gorria morea ok

        8. eta festa handiak izan ziren askoitiko kanposantuan 1786 garren urtean haragi puztuen desio asekaitzak barramerikanoan eskegita

        9. bederatzigarrena peñafloridako kontearena wolframiozko margaritoa

        10. ez dun egia miranda fernando vii garrenaren emaztearekin harreman lizunak izan zituela etab. poesia tnt.a da zionan dedikatorian ez dun egia ene datuen arauera 3 egun geratzen zaizkinalarik karteroaren gorputza mihizteko linotipia bat poetek ez dute zer eginik inoiz ere ilargiaren hilekoa kontrolatzea baino eta suiz

        11. francisco de quevedo y villegas kastillako paramoan jaioa herioaren aluan hilik aurkitua misogino eta vapporetoetako gidari hautsia

        12. eta elur asko egin zuen negu hartan kolegio grisetako haur irenduak neguko kuestazioari ekin ziotenen pedofilia gehio heda ez zedin.

(jarraitzekotan)

Charleville-sur-la-merde, 1957 Abuztuak 6
1971 Azaroak 1

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.