Bertso berriyak Azkoiti'ko «Izkiturri»k bidaliyak
Honako honetan hemen doakizue nahiko zeharkituritako bertso berri sail bat, nahiz eta egungo aunitz mutil gazteren bizitzaren aro baten adierasgarri gerta. Bizimodu aldakor hau sarriegitan aldakaitza bihur omen daiteke, eta hona adibide bat: soldadu zozketa, koarteleko jipoiak, bazkari "betekorrak", agintari petralak, e.a.
Ez gaitezen luza egileak ondoko orrian egokitasun osoz eta kantuz landuriko hitzetan ezagutarazten saiatu zaigun bizitza berriro deskribatzen. Eta aipa ditzagun egilearen xehetasunak:
JOXE MARI ARRIZABALAGA dugu berau. Azkoitiko ESTRADA baserrian 1867 uxtean jaioa eta bertan bizi izanez gero, 1912.an hila. Bertsoak berriz, 1887 aldera idatziak omen dira, eta era desberdinetako argitalpen bat baino gehiago izan omen dute.
Dabid
Bertso berri batzuek
Bear ditut jarri
Nere lagun guztien
Entretenigarri
Inozente soldadu
Ninduen ekarri
Iru urte fetxa
Dirate ezarri.
Anparu eske nator
Zeruko Erregiña
Jesus onaren Ama
Maria Birjiña
Zure laguntzarekin
Nai det alegiña
Esplikatzea gure
Bizitza samiña.
Donostia onetan
Suertiak tiratu
Batzuek katigu ta
Bestiak libratu
Neretzat numerua
Bajua tokatu
Burgos'ko artillerian
Naute entregatu.
Milla zortzireunda
Larogeitamaseian
Burgos'en allegatu
Mayatzaren bian
Soldarutza zer zanik
Aski ez nekian
Orain asi da sartzen
Nere memorian.
Etxetik urten nuan
Ustez baliente
Aurretikan jarriya
Guztiz korriente
Guraso triste askok
Negar egiten dute
Kinta ditxoso au
Dala mediante.
Nere lagunak jarri
Zaitezte aditzen
Soldadu etorrita
Zer moduz gabiltzen
Alde guztietatik
Beti padezitzen
Emen erakutsiko
Digute bizitzen.
Orain iru illabete
Etxetikan urten
Geroztik emen nabil
Patatia jaten
Jainkuak osasuna
Badigu ematen
Etorriko algera
Alakoren baten.
Esplikatuko ditut
Nere notiziyak
Osasuna daukagu
Jaunari graziyak
Egunak eta gabak
Dirade luziak
Nolabait pasatuko
Al-dira guziyak.
Kuartelian sartuta
Lenengo gabian
Barrutikan ez neuen
Sosegu onian
Ni ikaratu nintzan
Beñepeñian
Orko «dioska» otsa
Entzun nuanian.
Paraje onetara
Giñanean sartu
Izen da apelliduak
Zizkiguten artu
Gero mediku batek
Errekonozitu
Ez gerade inutil
Ontzat eman gaitu.
Kuarto baten sarturik
Mediko ta guzi
Lendabiziko lana
Erropak erantzi
Gauza kuriosuak
Beartziran ikusi
Jayo giñan bezela
Or gaituzte utzi.
Bestetan menbiziko
Mularen pentsua
Animali jenero
Umil da mantsua
Gero bederatzietan
Gure arrantxua
Patata, baba zuri
Eta garbantzua.
Arrantxu onduan du
Linpieza jotzen
Orduan kuadratu
Gaituzten bajatzen
Egunero onela
gerade jarduten
Mularik ezpadegu
Zaldiyak garbitzen.
Diana jo ta listo
Ondoren sopia
Bera jan arte palta
Sarritan pakia
Azkar eztabillenari
Trallazo golpia
Auxen da mixerable
Bizi izatia.
Kintuaren bizitza
Da penagarria
Errebista daukagu
Ikaragarria
Jaboia ta betun
Jostorratz t'aria
Justo ez daduzkanak
Ixtillu gorria.
Mendean daukatena
Jotzen dute pozik
Naiz ez izan arren
Kontestatu itzik
Billatzen badigute
Zikiñaren antzik
Ez digute lagatzen
Bizkarreko otzik.
Lapurretan jendia
Ai da ikasitzen
Bestien ejenpluei
Diogu segitzen
Era onian ezer
Bada ikusitzen
Pekatu egin bildurrez
Etzayo utzitzen.
Iñundik errentarik
Ez da guretzako
Emendik paga txikik
Sokorritutzeko
Etxera abisatzen det
Pixkat bidaltzeko
An ere borondate
Gutxi pagatzeko
Diruaren eskia
Nik abisatua
Ama asarretzen da
Aita zapuztuta
Ala esaten dute
Biak juntatuta
Lenago asko utzi
Al zun sobratuta?
Gure bizi moduaz
Erruki zaitezte
Arro bagiñan ere
Bajatu gaituzte
Igualtsu gabiltza-ta
Igande ta aste
Mingañez alegre ta
Biotzetik triste.
Konsuelo edo pozik
Eztaukagu emen
Maria Santisima
Kupi zaitez arren
Paraje ortatikan
Gaizkatu lenbailen
Ala gerta dedilla
Viva Jesus amen.
|