L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txortan aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txortan-2 (1984-uda) —Hurrengo artikulua




 

 

Hau duk abiada

 

Patxi

 

        Egungo egoera nahiko xelebrea deritzat (Ba ote?). Egia da, denok gure pareko gauzakin geratzen garela. Hara nola mendi erromeri garaiko jende hura berearekin geratzen den bezala. Eta defenditu ere. Arraioa! Eztabaidaren bat sortzen balitz, lora denak giro hura giroltzeko izango litzateke, eta ondoren irekiak izan diren dantzalekuak eta horrelakuak, lokazteko prest.

        Baliteke dantzaleku zaleak ere "planto" egin bere horrekin. Gainontzekoari jaramonik ez eman. Eta agian bere arrazoia ba dute, zeren "karroza" izatearen funtsea gelditasun hortan bait datza.

        Ez da harrigarria, garai hortako aisi tarteak eta ekintzak gutxi batzuetan mugitzen zirela: kirol, erromeri... Eta hauek goitik behera kontrolatuak zirela agintariagatik. Gainera, jakina da oso jende gutxi mugitzen zela hesi horretatik at, eta apurtxo hori isil eta gainontzekoak direnarekin konforme. Besterik ez da izango eta...!!

        Honen ondorena begien aurrean dago. Baztarrak oxigenatzeko behar larria nabariturik, plazaratu diren lehen ezkutatuak eta isilduak ziren erlasio eta mota desberdinak.

        "Lege zaharreko" jendeak uste dute inon diren trumoi eta laino tontor guztiak, hemen kokatu direla, deabrua medio. Eta beldur dira lehengo ohitura on denak zaparradaren urak eramango ote dituzten edo. Gazteak berriz, lehengo oztopo guztiarekin topo egiten dutela diote, behin eta berriro. Kakapiloa ugari, euliak nabari.

        Eta horrela, naiz eta gaur egunean naiz eta gehiago entzun kopla hori, adibidez, gazteak askatasun handiagoa dutela, bere "saltxak", jolasak eta habilitate bitxiak egiteko agintarien saretik iragan gabe, ez du honek esan nahi, arrera hona dutela jendearekiko. Alderantziz, beharbada "errespetorik esa", marmarra, zipoka eta...

        Nahiko da! Ea txorakeriak eta gainontzekoak baztertuz, oreka batera heltzen geran, bakoitza bere gustoko zurrunbiloan ibiliz. Eta bitxitasunez jantzirik, gizarte mundu zabalean dantzatzen dugun mundu zaharren azken doinua eta eguzki berriaren lehenengo taupada.

        Hala bedi!!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.