Zuek ere Iraurgi elkartean akabatuko dezue
Zubi
Bela pentsatuko ziaten, parke infantilean pipak janez ordu ederrak (Neskei eguraldiaz gain zertaz hitz egin eta Mundua nola konpondu gaiei buruz berriketan) botatzen zituzten tipo haiek tipo honetara akabatu beharko zutenik
Baina
ez dik merezi negar egiterik, PRE OKUPATUTA egoterik. OKUPATUTA sanoagoa izan behar dik. PRE eta depre guztiak S. Joaneko suak kixkaliko dizkik edo bestelaz zortzi t'erditan Etxe-Aitzen geratzen gaituk. Fale?
Verde que te quiero berde!
Etxean egonda, enklaustratuta, zer ateratzen den, ba? Badakin, jakin, fraile eta monjakume guztiak "en vias de extinción" daudela (Nahiz eta etzi, beharbada, 40 pritzipalesen jarri). Izarraitzeko artzaiak ere esana din, eguzkiak ez duela berotzen zulotik ertetzen ez duen sugelingerarik; ezta haizeak ere laztandu, ilunpean lizuntzen dagoen mailubirik.
Jo! hi. Zenbat ari den aldatzen Azkoitixe! Tailerrak, gazteak, Floriako fraileak, Baztartxo,... Garai batetan, ez den oraindik asko, emakume guztiak txortan kalean (gizon batzuk ere jarduten omen zinaten). Eta orain begira... Parrokiko kanpaiek jarraitzen dinate jendeari elizara noiznahi deika; baina Azuleko sirenak ez din jadanik adarrik jotzen. Ze triste maite, Jo!
Zer da poesia?
Poesia... poesia... zu zara
Zer da abertzale izatea?
Abertzale ona izatea
Se considera usted español?
Si, baina no practicante
...Eta pertsona jatorra?
(Erantzuna baldin badakizu bidali KAKA-FLASH irratira, eta agraziatua ateratzen bazera, diska lotea eta datorren jaixen Txitxarron kristoren lotea jotzeko baimena).
[...] enbat badagoela, lehendabiziko aldiz entzundakoan enteratzen ez dena, eta handik pixkatera galdezka hasiko zaik: "Zer esan dek lehen hi? Zer esan nahi huan horrekin?". Ba etzak pentsa despistatu-atzeratuen joera denik, "Género humano" (Bonba-ren (1) hitzetan esateko) osoaren ezaugarri PSIKOLGIKOetako bat baizik; FISIKOA zerari zegokiok, behiei zaldi baldar horiei. Badakik zertaz ari naizen, ezta? HAUSNAR asuntoaz: jan eta denboraldi batera digestioa egin. Gure bizitzan ere, beste horrenbeste gertatzen zaigulakoan natxeok: Mementuan, in Live, ez gaituk gehiegi enteratzen. Gerora hasten gaituk, lore edo erreusaina susmatzen; eta orduan zizt edo zazt erreakzionatzen diagu. Eta gainera, batzutan ez daukak erreakzionatzeko aukerarik ere: ze... maiterik zoragarrienak ere ez dik sekula santan (deskuidatuta ez bada behintzat) bigarren oportunitaterik emango.
(1) BONBA: Azkoitiko "Petsonai ilustreak" liburuan Atanotarrak, Uria, Arzalluz, R. Sudupe,... eta abarren aldamenean agertu beharko lukeena. Baina 100/80 kolorao azaldu ezetz.
Elizako lehen bankutan ikusten ez naunanez, tentatuta sentituko haiz progrea naizela pentsatzera. Ba, ez: ez naun, ba. Ez dinat progresoan sinisten, ez naun Darwinzalea. Beti pentsatu izan dinat, tximu espabilatu-aldrebes hari, idiarena jo ordez, paja-mentalak egitea jarri zitzaionetik, beti zulo berean trabatu eta erortzen garela. Bestelaz, fija hadi, zer gertatu zitzaidan, bart hain zuzen: DEAN inguruko arkupetan, neska horietako batek "ikusi nahi al dizkidak" esan zidanean, ez ninan ezetzik esateko potrorik izan. Bai, bazekinat, nortasunik-eza eta hori dana, baina honez gero
Ba... bai. Gauzak ez zeudek batere ondo eta zerbait egin beharra zegok, ze bestela, azpeitiarrak, berriro ere parre egingo zigutek. Zuek azkarrak kontsideratuko zarete, eta jende batek ere ilusio haundiak izango dizkik zuengan ipinita hain jatorrak eta konpetenteak zaretenez gero. Baina ikusiko duzue: Hara eta hona ibili, kristorenak esan eta elizarenak egin,... eta azkenean zuek ere Iraurgi elkartean akabatuko dezue. Abixue pasatzen duena ez da traidore (baina bai basamortuko predikadore)
|