Ail
lo
loa
lilia eta larrosa
odeia eta taosa
loa
lo
orrazi leuna izango nitzake
lainoa
zure ileak orrazten
distira
izarrak susmatzen
maitea
kristalezko malkoak
aluminiozko begiak
ziren
gaua lanbroaz
zirin eta bustiz
metalezko distirak
sortzen sortzen
zilarrezko ahoetan
deihadarka deihadarka
metalezko soinua
abesten kantatzen
eskutuak mihisten
zirenean
ziren
iluna zeralako
zutan izkutatzen naiz
bakardadia zeralako
zurekin naiz
nirekin ez zarelako
zurekin gogoratzen naiz
sorgindura zeralako
ni zurea naiz
Zure gorputza! Gorputz iluna: gaua. Ilargiaren
ispilu asimetrikoa, Izarrak pisten duten su
bizia. Zure gorputza! Itsasoa bezain haundi,
ibaia bezain luze, lanbroa bezain busti.
Zure gorputza! Laino arteko tximista gorria.
Desio bitxiaren deia. Erotismoaren distira.
Zure gorputza muxu elektrikoa.
Aldare kosmikoa zure gorputza.
|