L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y cría cuervos y tendrás muchos (1993-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Emakumea, izaki ahul hori...

 

Gizarteak, emakumearen jatorrizko ezberdintasuna zuzendu beharrean, larriago egiten du. Emakumearen leku, zeregin eta atazak erabaki eta maila fisikoari dagokion emetasun horren aipu ia etengabea beste bereizgarri harrigarri bat da. Emakumea, oroz gain, gorputz ahula da, eta organo erikorrak, hauskorrak ditu, paren aldarte egongaitza taiutzen duten aldizkako ondoezetara makurtzen direnak. Emakumearen organismoa, bere izatea bera dela eta, nolabaiteko ondoezari atxekia dago, pubertarotik menopausiara. Gorputzaren iraultza bi horien artean, emakumeak erosoago edo nekezago pairatzen dituen ondoez edo sofrimenduak agertzen dira aldizka, haren aiurria itxuratu eta gozo eta odolgaitz egiten duten ongizate, neke eta gabezien arabera. Emakumearen mundua organikoa da eta bera deskribatzeko medikuntza eta higienearen hizkera erabili behar da.

        Gorputz hau, industri lanen, jarrera itxuragabetzaileetara behartzen duten makinen eta (emakume gazteek) izenez ere ezagutu behar ez lituzketen gaisotasun lotsagarrien mehatxupean dago. Bereziki susmagarria da Bigarren Enperadoregoaz geroztik noranahi zabaldu den josteko makina, zeini lantsaio luzeegien ondoriozko nekearen kalteak, perfil ginekologikoak (leukorreak, amenorreak) eta ahalmen erotiko arriskutsua egozten bait zaizkio.

        Halako lanabesak, bere etengabeko mugimenduagatik, eldarnio histerikoa kilikatzen du (171. or.). Dauthierek luze aipatzen duen Medikuntza Akademiaren oroit-idazki baten esanetan, makina hauen erabilera atergabearen eraginez, genitalen kilikadura gertatzen da, hain bizia, ezen (emakume langileak) behartzen bait ditu lan orori berehala utzi eta ur hotzezko garbiketak egitera (170. or.). Hanken mugimendu etengabe hau ordeztuko lukeen tresna mekanikoa aurkitu beharko litzateke. Makina kezkagarriak, desiraren makina hauek...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.