Berunez betetako usoaren abiada uniformearen sentsazioa
Lodinowsky
Txikitatik marrubi haziak eta okaran hezurrak landatzen nituen etxeko lorapotoetan, egun tabaleo hautsaz batera gorroak lauspeatu ditut beratan.
Lehen arkaitz leunei eta baso zarbatsuei begira egoten nintzen, eta orain bosgarren pisutik asfaltoan olio zetakak dakusdaz. Bart kristalean lumak astintzen zituen sits batek esan zidan wolframiozko harietan suizidatzera zihoala.
e =m. c2
Maitasuna bider haragiaren abiadura ber bi
heriotza da
beraz heriotza zati haragiaren abiadura ber bi
maitasuna da
nik maitasuna, haragia eta heriotza
erakartzen ditut
zulo beltz bat naiz zure espazioan.
Titietako ugatzei
hanka bitarteko zukuei
mihi baten gozamenari
adats beltzen perfumeari
begirada sujerente bati...
Danoi nire eskerrik beroenak
ezintasun mingarriaren partez
eta tonto lapikoak barrez
sokorro entzungaitzak didarrez
nork daki zeren nigarrez.
Kaskar hezurrezko mendi biren artean
dago zure herria
odolezko ibaitik edaten duzue
etxeko teilak mototsak dira
haurrek behi begieak elka-r jaurtitzen dute
este eta larru usainek inguratzen zaituzte
Eta alkate eskegiak agurtzen zaitu
mihiaz ixeka eginez.
Recursos inútiles en poesía inútil
soberan idatzitako hitzak en
consciente realidad de sueño
irrealizable, maitasuna bi pertsonen
sentimentuetan kamuflatutako abstrakzioa besterik ez danean
negación de la materia palazko
txapelketa batean.
76543210 segundotan
bereunez betetako usoaren abiada uniformearen sentsazioa.
|