L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y Euskadi el país menos movido: el que no está parado está detenido (1986-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

—Txistu y Tamboliñ... y hankaputa, la bizca y la teta prometida—

 

Eskandaloa agure mozorrotu baten eskutik

 

George Pompidou zentroak ohizko dituen erakusketa bitxien hildotik joango litzateke orain dakarkizueguna ere. Oraingoa bitxikerietan bitxi, abangoardiari ere onartzea kostako zaiona. Kubismoa ertaroko espresabide zela diotenek eta Kandinskiren kosmosa saboreatzen dutenen artetik ehunetik hamarrak bakarrik jo zuen baikortzat erakusketa eta "ingurukoak".

        "Un tel" ezinzenduna da "Les mil et un cul" (mila ta bat ipurdi) argazki sailaren jabea. Kolekzio honek artistaren azken lau urteetako lana batzen du. Zazpi zentrimetrotako argazkitxoak berrogeita hamarnaka pilatzen ditu, guztira beraz hogei kuadro interesgarri.

        Aintzakotzat hartu duen kritikak argiaren erabilera egokia, sosegua, oreka eta abstrazioarekin ikusleari erantzunak atera arazteko gaitasuna azpimarratu du. Inagurazio egunean hango ta hemengo informatzaileak azaldu ziren ikuskizuna jasotzera. "Un tel"ek lehendabizi bere izen eta aurreko lanez ez ezer galdetzea eskatu zien bildurikoei (eskertzekoa da Pompidou Zentroko talde zuzentzaileari artista ospetsu eta itxura aldatu honen identidadea ez adieraztea). Jarraian, "un tel"ek bere azken lanaren nondik norakoa jakin arazi zuen labur. Azkenik prentsari galderak egiteko aukera eman zion. Jakingurako periodista mamalo batek ea zergatik "Les mil et un cul" eta ez "Les mil culs" galdegitean sortu zen iskanbila. "Un tel"ek gerrikoa nasaitu eta aitzeikara erantzun zien. Artistak, bere aldetik, horretan oinarritu du bere lanaren teoria guztia; artelanen eta errealitatearen arteko muga haustean hain zuzen.

        Ezin aipatu gabe utzi honek estatuan izan duen eragina, alegia TVE barruko konpon ezinean lehenengoz eritsi bakarra atera dela alde bietatik. Batek zera esan eta guztiak txalotu ondoren "Les mil et un cul"en inguruko berririk ez: "es de necios, y por tanto intolerable, que mientras discutamos sobre qué cara mostrar en televisión se nos cuele tanto culo".

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.