L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y Euskadi el país menos movido: el que no está parado está detenido (1986-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Paralelismoa

(elkar ikutzen ez duten lerro bi)

 

D' de l'A

 

Jatekoa nork eman neukanean eta pinturara dedikatzen nintzen sasoian, margolari integral bat ezagutu nuen. Nire kontua beste bat zen; nik dibertitzea besterik ez nuen nahi, baina nire kasua beste batetarako gordeko dut.

        Aipatu dizuedan ezagunak pintura ez beste ezer ezeukan buruan. Kaballete gainean bizi zen, zango bat errealitatearen aldera eta bestea lienzoan murgildua. Erretratoak margotzen zituenean kuadrokoekin hitzegiten zuen: ea kilikilirik egiten zien pintzelak, ea ximurrik nahi zuten edo ez, ecetera. Behin bere erresumako ikur bati sua ematen ziharduen pertsona bat margotu zuen, argazki itxura galanta eman zion eta ez da nire eritzia bakarra. Jende aurrera erakutsi zuen egun berean joan zitzaizkion bila soldaduak.

        Gorputza ubeldu zioten arte ez zuten kalabozoetara jaurtiki.

        Zentzua bueltatu zitzaionean arro sentitu zen; pertsonarik majaderoenek ere bere lana ulertu zutelako, zirrara egin zielako. Baina koxka bat izan zuen: agintariak lan hura ulertzeko gai izan ezkero zergatik gartzelaratu zuten.

        Berak ez zuen sinbolo hura erre, berak ikurra erretzen ari zen gizaki bat marraztu zuen eta gizarte justu batetan berari gertatutakoa desegokia iruditu zitzaion eta horretaz pentsatzen, ea zergatik epaileek ez zioten bera barruan egoteko gartzela bat marraztu pentsatzen, iragan ditu urteak zoroetxera atera duten arte. Orain sozialdemokratek agintzen dute.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.