L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y Euskadi el país menos movido: el que no está parado está detenido (1986-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Sententzia

 

Eusebio Cesarea

 

Gau hartan, arratoiaren orduan, enperadoreak bere jauregitik urten eta ilunetan, loraturiko arbolapetan, lorategian pasioan zebilela amestu zuen. Zeozer bere oinetara belaunikatu zitzaion eta anparoa eskatu. Enperadoreak baietza eman zion: belaunikatuak dragoia zela esan zion, eta izarrek errebelatu ziotela, hurrengo egunean, gaua abaildu orduko, Wei Cheng-ek, enperadorearen ministroak, burua ebagiko ziola. Ametsean, enperadoreak babestuko zuela zin egin zion.

        Itzartzean, enperadoreak Wei-Cheng-ez galdetu zuen. Esan zioten jauregian ez zegoela: enperadoreak bere bila bidali zituen eta egun osoa lanpeturik euki zuen dragoia hil ez zezan, eta iluntze alderantz xakera jokatzea proposatu zion. Jokaldia luzea zen, ministroa nekatuta zegoen eta lokartu egin zen.

        Estruendo batek lurra ikaratu zuen. Geroxeago kapitan bi sartu ziren gelan dragoi buru izugarri bat odotez blai zekartelarik. Enperadorearen oinetara jaurti eta oihukatu zuten: zerutik jausi da.

        Wei Cheng-ek, orduntxik itzartuta, harrituta begiratu eta adierazi zuen: Hau bitxikeria, holakoxe dragoi bat hiltzen nuela egin dut amets.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.