Azken numeroa atera genuenetik semen ugari akumulatu eta isuri dugu. Honek ez du esan nahi serioak ez garenik eta parrandan gabiltzalako ez dugula txistu gehiago ateratzen. Eeepa!
Egia da askotan egusentiak harrapatzen gaituela kalean; egia da tabernetako edari hotz eta ke bufadek askotxotan burua endredatzen digutela. Baina egiak botatzen hasi ezkero ez genuke bukatuko; laister etorriko literatekelako "egia zer den?", "norentzako egiak?" eta abar (retatik joango ginateke) (:) (Egiakoak direla abertzale sutsuenak, Egikoak hau ta bestea Egia dela apellidoz... aspergarriegia).
Horregatik, labur, argi utzi nahi dugu, luzarorako, gauez, gure etxeetan gurasoak ez daudenean erreza dela afanatzea, baina horrek ez du ukatzen txistu atera eta sartzen (ez duzu erratarik irakurri; sartu etaran esan nahi dugu) asko ahalegintzen ez garenik. Efektibamente, inprentan sartu eta hor ibiltzen gara batean ta bestean zirrika, hitz baten esateko garboa ematen diogu gustora atera dedin; tabernetan mostradoreak "txistuz"z betetzen ditugu, jendeak handik ateratakoan bitarteren baten barru barruan senti ditzan beti dispuesto.
Ama Birgina gurea! Zer izango ote ginateke gu txistu gabe! Gure gurea da ba ta, gure zati bat bezelakoxea (azala fina eta ezkutukoa mamintsua), gauza bizia benetan eta ez da arrokeria literarioa. Hori da txistu: gure izate egiazkoenetik ateratzen zaigun eta zuok guztionganaino joan nahi duen esku motxa, zuen intimidaderako gauzarik gustagarriena. Batzuei laburra eta arina irudituko zaizue, besteei mardula eta astuna...
Parkatu baina anatomia kontura ez datorren arren, txistukoak dioten bezain ikonoklastak izanda, gauzarik onertuenak ere suntsitu nahi. Oraingoan, guri ei dagokigun modu bronkazalean bukatzeko, "sentar la cabeza" esaldi artxizabaldua astintzen dugu pittokeriarik galantena dela esanez eta bere asmatzaileak anatomia ezaguera tintirrik ez zeukala zihurtatuz. Baina irakurle euskaltzale estimatu hori fundamento bako gauza gehiegi zabaltzen da bastarretan... ez edozer hartu (eskuetan)... gure harpidetza sistema berriarekin puntuan puntuan jaso dezakezu txistu...
Gora Euskadi Ganora Bako
|