L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y va, le mata, y vuelve (1984-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Didier de l'Axie

 

Hara

non hasi den

poeta (edo).

        Norentzat?

        Ba... ez daki.

        ...eta zertarako?

        Ene berak baleki!

        (Baina gehien bat

        herriaren auspotzat

        dabilela uste dut.

        Herriaren auspotzat...)

Hasi da, bai.

okotz,

lepo,

eta

txapel handidun

gizonak gogoratzen,

pagadi eta belardiak,

godaina eta laiak.

Leihotik begiratuz

        zaparro zorriztoak nahiñundik lapurretan

        eta emakume dotoreak poltzak besapean estuturik zirin zaran

        eta eroak ere noraezean mozkorren pare

        eta mozkorrak lurrean luze

        eta mutikoak beldurrez beraien albotik pasatzen

        eta kotxe tutadak

        eta txakur usaidun gizonak

        eta gizo usaidun txakurrak

        eta eskekoak eske

        eta gorbatadunak lau erriel nondik aterako

        eta jende bultzadak

        eta dena dendaz beterik

        eta gauez pizten diren argi koloretsuz ere

        eta emengalduak ahobeteko titiak eta laztan ustelak jaurtitzen

        eta kea

        eta kotxe tutadak

        eta jende bultzadak,

                bultzadak,

                tutadak,

                kotxeen tutadak, kea, bultzadak, kotxeen bultzadak, kearentutadak, bultzaden keak, bulkebakta

        hemen bukatzen du bere lana

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.