L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y va, le mata, y vuelve (1984-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Sasoien sasoekuek bestela jaijjak eta ez abenduen keixak

 

Prosdozimo

 

Beittik hi, nik inbidanien bajjakiat nora juen. Pagau tte kitto. Biherra eitten bajjuat kobretako ixetok eta ez biherra eiñdde, zera, eskuek lohitzeko edo eskuek lohittute etxera bueltetako. Aittaz hasi nintzuan biherrien eta behin bialdu niñdduen etxe batera muellie konpontzen. Oin neure muelliepe orijjotu biherra eukitten jjo paiñe orduen etzuan holako muelle klasie, lastamarrien azpijjen ipintten zana baino. Lastamarrie zer dan be eztakixue ta. Lastamarrie dok, bueno oin flexa eta holango gauzak jjauzek. Gure sasoien, nungo gure sasoien! ointxuarte ezetu jjuat lastamarrie artokapaxakaz eiñdde. Aberatsaueparriz ardi laniaz eitten Jabian koltxie. Kontuek etaraixek, hamazazpibat urte najjeukazen da juen nintzuan ba muelle hori konpontzen da konpondu najjuan. Etxebandriek zenbat zan preguntaustan da zazpi pezeta eskatu neutsazan. Diruten ioien plantie in jjuan da etorri zuan ostera be. Hurreratu jjatan hankartera eskue botastan errubedan berak eragingoustala esanez. Denporie falta ixen najjuan. Hartu hirulau erraminttok eta aieñeketa batien arotzerijjaraiño. Arnasestuke allegau nintzuan da aittek igerritxan zeozer. Biherbeda hango etxeko barri bajjakijjan eta neu bialdu niñdduen. Ezer eztustan preguntan behintzet baiñe bai esaustan argi ibiltteko. Biherreko urteijjerak kobretakuek ziela eta oindiño gaztie nintzela baiño beste urteijjera klaserik eitten banajjuan honek pagokuek ixengo ziela.

        Hamazazpi urte orduen eta geur berrogeitteamabi. Hamaika euri iñ jjok ordutik hona! Gaztetan Musika Bandan joten najjuan. Premijjuepe irabazitte gajjauzeku! Flautie joten najjuan lenengo, gero rekinttue, gero barriz klarinetie be bai. Asuntue zuan gu uniformiaz musikie joten eta jentie jantzan. Handik ikusten najjuazen neska batzuk! Mekauen! Baseni ttaraparriz anpolla keixen antzerako kolore gorrigorrijjekin da gu barriz txorimaluenak eitten. Horrixegaittik itxi nitsan Bandieri. Musikie beti gustau ixen jjatek baiñe honek suponietan daben loturie! Pentsaik, pasaan astien koiñetuez da juen nintzuan Corte Inglesera eta Flauta bat erosi najjuan. Etxakiat joko duan baiñe alla kuidaus! Ba baserrijjetako neskak gustetan jjatazen baiñe ez pentsau kokolak eta mantsuek zienik. Ni neuri itzela eistian behintzet. Erdikaleko Joxekruz eta bijjok domeka iluntzi baten jantzan eiñdde, arriman-arriman txo! orduen hogetairubaturte najjeukazen, orduen hi arrimetie pekatu mortala zuan, Don Nikomedesek eta etxabian ixten elixan sartzen arrimaute jantzan eiuala jakittun egonezkero. Bueno, Josekruzta bijjok handik zeozer etarako gendule ta juen gintzuazen ba neska laguntzen. Bidien be iji eta aja, zirri eta bultze, ezetz ba aurreratxuau itxiko euskule, baiñe han ezetz handik auzuepe badabixela ta ia zer esango abien. Gu barriz oso-osorik mosolo pariau! Jakin bez hango barri tte gero zeozer hobie ixengo zalakuen da... Halako baten: xa, xa, xa, xa. Asto baten antzerako txakur bat. Ilune be bazuan da guk etara gaiñuan astrapalie! nesken barre zantzuek sentietan gañuazen atzikara baiñe...

        Harrezkero eztutsiat begittu baserrittarrei. Bueno begittu, begittu bai baiñe enok fijjau heurokaz. Kaletarrakaz barriz danetik pasan jjatek. Beittik, hemengo neskabape gustetan jjatan, berari sekule ezer enutsan aittetu baiñe, halango baten berak esaustan ba muelle bat apurtute eukela ta konponduko ete nutsen, meserez. Juen nintzuan ba eta, bueno honek ni neuri eztustan ezer aittetzear emon baiñe berak aztute jjeukan, zelan bestela ba, aztute jjeukan koltxoipien muellien kordel artien argizarizko kandela zati bat. Harek etxeukan ha argi faltan ixetzeko, bai zera, hi pitto puntiek badakik zelango formie deken, eztok, ba halakoxie hi, dibujo ta guzti. Harek gabetan zenbat bider iñ ete jjuan!

        Badakik ze pasetan dan: ohittu eitteazela. Oin ezkontzeko neure sasokorik etxuat gure. Horrek neskazahartute jjauzek eta heuron mende bizi biher, ka! Neuri be barriz gaztetxuek gustetan jjatezak, ez pentsau ezetzik, ointxe be txorokille, jum! Baiñe guk oiñ tipo txarra jjekuau lorrinkerijjetan ibiltteko eta horregaittipa inbidanien juen juenbidan lekure, pagau te kontuek argi eta potruek garbi.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.