L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y va, le mata, y vuelve (1984-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Garbiñe

 

Estanislao Vala

 

Puta eta hertzainei

 

"Garbiñe, dueña perversa. Látigo y Lauburu.

                Sufrimiento sin fin. Euskaraz mintzatzen da. 42 36 70."

        Horrela hasten zen DEIAn agertutako iragarkia. Eta nik ezin nuen pentsatu ere holako iragarki batek osoro aldatuko zuela nire bizitza lasai eta metodikoa.

        Osteguna zen, eta ostegunero bezala, Diputaziotik irten eta Antiguoko batzokira abiatu ginen ongi afaltzeko asmoz.

        Mirakontxa eta Ondarreta atzean utziz, alai sartu ginen Batzokira. Zer pasatuko litzateke Euzkadin batzokirik gabe geratuko bagina? pentsatzen nuen platerretik irten nahi zuen kilo erdiko txuleta bat jaten nuen bitartean. Egia da jaunak, Legebiltzarra ta Jaurlaritza ere beharrezkoak direla, baina dakizuenez, politikan ere, sabel bete batetik atara daitezke bakarrik ideia onak, eta tripa betetzeko toki aproposena, Batzokiya, sin ninguna duda!

        Baina goazen harira! Gau hartan ohi baino gehiago bete nuen sabela. Bai babak eta txuletak bai ardoa ere, denetarik irentsi genuen neurririk gabe. Begibistan, pekatu batetik bestera doan bidea oso motza dela, eta txahal haragiarekin bukatu ondoren, gure jangura morbo bihurtu eta beste haragi mota batetara zuzendu zen.

        Aspaldian, Antiguo auzoan dagoen "Etxe-Maite" izeneko putetxetan ematen genien amaiera gure afariei. Hantxe elkartzen ginen jelkide guztiak franquismoaren gau luze hartan.

        Baina denborak aldatu egiten dira, eta Demokrazia heltzean, ikurriña eta "Gora ta gora" legalizatzearekin batera beste aldaketa batzuk ere etorri zitzaizkigun. Eta horietako bat, egunkarietan agertzen ziren iragarki misteriotsu batzuk, beno, badakizue... putas por telefono. Goitisolo franko edan da gero, irakurtzen hasi ginen. Iragarki guztien artean, bat aukeratu genuen. Oso txikia eta ezkutu samar zegoena "Buru Batzarreko" Marron Sudurpek, gurekin zegoelarik, errime irakurri zuen:

                —Garbiñe, dueña perversa. Látigo y Lauburu.

                Sufrimiento sin fin. Euskaraz mintzatzen da. 42 36 70."

        Kriston algara montatu zen. Farre egin genuen begiak betzuloetatik irten arte. Ordurako, mozkorra izugarria zitzaidan. Barregarri sentitu nuen nire burua, eta pentsatu gabe atera zitzaidan boomerang hiltzaile bat bezala...

        —Ni neu joango naiz horrekin!

        Farreak, ixiltasun eta gero apustu bihurtu ziren.

        —Hamarrentzako afari bat ezetz!

        —Nire andrearekin larrua jo ezetz!

        Aluzinaute nenbilen. Mahaira igon eta apustu guztiak onartu nituen. Urduri, zenbakiak markatu nituen telefonoan. Ordubetean Garbiñekin egongo nintzen.

        Ikusi nuen lehen gauza, larruzko titi pare bat izan zen. Tente, beltzak. Atarian zegoen. Altu, ilegorri, sendoa.

        —Eh... umm... Ka-kaixo... Garbiñe al zara?

        Bere arropak begiratu nituen. Larruzko sujetadoraz aparte, zeta beltzezko galtzerdi pare bat eta militar botak baino ez. Burdinezko eskuturrekoak eta gerrian kateak.

        —Bai. Pasa hadi eta biluztu! —agindu zidan zorrotz.

        Bere ahotsa tinko eta garbia zen. Pentsatu gabe esana egin nuen. Biluzik egon nintzenean, irrigarria sentitu nintzen nere galtzontzilo zuri ta marroiekin. Garbiñek ironiazko irrifar bat bota zidan.

        Burua makurtu nuen lotsaz eta orduntxik izan zen. Bapatean, kriston ostikada jaso nuen, sudurretik odola ere atera baitzidan. Harriturik begiratu nuen. Ero bat bezala, oihuka eta kolpeka hasi zen, nere burua lurrera boteaz minak tolosturik. Garbiñek bota zolakin eztarria zapaltzen zidan, zastailu batez zigortzen ninduen bitartean.

        Erostatu egin nuen. Bizkarra, gero ta beroago zegoen.

        Eta orduantxe, zerbait arraro gertatzen hasi zitzaidan. Dolorearekin batera, holako plazer harrigarri bat nabaritzen hasi nintzen. Etengabeko kilikadura hankatartean. Eta zakila altxatu egin zen. Bai kolpe ta irainak eta baita berotasuna ere, gero ta gogorragoak ziren. Poliki, zotinka, zakil gorri eta mardula laztantzen hasi nintzen. Garbiñe begiratu nuen. Zutik nere gainean, gorrotozko aurpegiz, galtzerdiak jeitsi eta txis egiteari ekin zion. Instintiboki ahoa zabaldu nuen Jaungoikoaren ardo hura irensteko asmoz, zakilmoko gora ta behera jotzen nuen bitartean. Garbiñek, plazerrez beterik garraxi izugarria bota zuen, Artxandako azken gudarien oihua, eta ezin nuen jasan. Ixuri egin nuen garraxika. Hazi orlegi, grumosoa.

        Hurrengo egunetan guztiz galduta ibili nintzen. Antsiaz beterik, Garbiñeren bila nenbilen hona eta hara, egunez eta gauaz. Egun horietan, auzo langileen karrika goibel eta tristeek, taberna zikin, diskoteka eta putetxe guztiek nire zerraldo bakarti eta petrala ikusi zuten indiferentziaz. Telefonoak ez zuen erantzuten eta Garbiñeren etxea hutsik zegoen.

        Kalentura izugarri batek menperatzen zuen nire burua. Oso sensazio harrigarria, inoiz ez sentitua.

        Apurtuta heltzen nintzen etxera, ezin nuen lorik egin eta osasuna gero ta txarragora zihoan. Abandonatu egin nuen nire diputatu lana, seme-alabak ahazturik neuzkan eta edateari ekin nion. Lagun eta ezagunen murmurioekaitik etxean sarturik, Kasilda nire emazte gixajoak negarrez paseatzen zuen bere gorputz makala sukaldeko ixiltasun anonimotik zehar.

        Aurretiaz heldu zen negua. Egunak grisagoak egin ziren. Gauak luzeagoak. Lau hilabete pasatuak ziren nire Garbiñerekingo maitasunezko gauaz gero. Nire osasunaren egoera arduratzekoa zen ordurako, eta azkenez medikuarengana jotzea erabaki nuen. Entzuna nuen Bilbon oso espezialista on bat zegoela eta hara abiatu nintzen, zergatik ez esan, sentikizun arraro batez itsuturik.

        Aspaldiko partez nenbilen Bilbotik. Laster, Arenala eta Españako plaza atzean utziz, Gran Vian sartu nintzen. Aterri zen, eta eguzkia nahiz eta izukor, argi izpi batzuk filtratzen ziren Bilboko laino itogarritik. Ahazturiko gauzak gogoratu nituen berriz. Kasildita Donostian egongo zen nitaz pentsatzen. Goizeko hamarrak ziren, ordu hortan Arkaitz, seme nagusia, "Formación del Espíritu nacionalista"ko klasean izango zen "Sabino Jarana" ikastolan. Tristura eta zimikoek bihotza bete zidaten. "Gaur 'Juanito Koju'ra eramango det Kasildita". Berriro hasi behar dugu, pentsatzen nuen gixajua...

        Horretan nenbilela, Diputaziora heldu nintzen. Jente asko zegoen inguruan, zirudienez manifestazio bat edo, eta gazte batzuk harrika hasi ziren Diputazioaren kontra. Pankarta batzuk ere ikusi ahal izan nituen: "DIPUTAZIOA=BI PUTAZIOA", eta "MAKUKA KONTRERAS, DEL VASCO NI TE ENTERAS" —Lotsagabeak!

        Une hartan, Diputazioko ate nagusia zabaldu eta hertzainak irten ziren korrika, Lasaguren (Bai, Durangon egon zena "de muni") tenientearen aginpean. Gazteek, AEKko extremistak seguru, hanka egiten zuten beldurrez gure morroskoek gogor jotzen zutela ikustean. Baina morroskoen artean... neska bat ikustea iruditu zitzaidan, bai, neska bat zen. Ah! ze polita, ze galanta bere txapela gorriaz, bere makila zuriaz. Neskari so nengoen burua bueltatu zuenean... Aggg! Sabelaren hondotik, bolada bat igon ahoraino eta karraxi bat atera zitzaidan eztarritik:

        —GARBIÑE!!!

        Beldur izugarriak bete ninduen supitoki, korrika hastean. Baina Garbiñe, katu belarria, konturatu egin zen. Begirada asesino bat bota, eta laster nire atzean neukan. Korrika eta korrika, bidea desegin nuen, zubitik pasatuz Arenalerantz. Beldurrak hankak geldierazten zizkidan, eta Garbiñe ez zen nire atzetik kentzen. Jendeak harriturik begiratzen zuen eszena. Alde zaharretik gora ta behera egin ondoren, portal batetan sartu nintzen, ez dakit ezkutatzeko ala biktima errezago izateko. Bihotzaren taupadek Tam-Tam basati bat bezala jotzen zuten portaleko horma deskontxatuetan. Atea zabaldu egin zen eta Garbiñeren itzalaren arnasa beroak indabitu zuen portala. Lehenengo zartakoa saihetsetan jaso nuen, eta ez zen azkena izango, Garbiñek adorea eman baitzion lanari. Gorputz guztian ematen zizkidan, bai ostikadak, bai zapalaldi ta kolpeak. Berriro, inpernuko berotasun hori sentitu nuen. Pixkat beldurti, hankatartera eraman nituen nere esku dardartiak. Isurki lodi eta pegajozu batek bustitzen zituen igandetako prakak. Negar egin nuen. Pozezko malkoak...

        Hamabostgarren pisu batetan bizi zen. Etxera sartu bezain laster, esku antsiotsuez biluztu ninduen Garbiñek. Sabino Arana, Joseba Andoni Agirre, Karlos Kasadearriba, también Tarzanllus! gure burukide guztien argazkiek etxeko horma zuriak ornatzen zituzten. Ah! Garbiñek irakatsi zidan masokismoa zer den...

        Bideo bat zegoen egongelan. Garbiñek, esku nerbiotsuz zinta bat sartu eta Sabinoren imajina liluragarria agertu zen pantailan... baina, bai, seguru nengoen: Sabinoren ahots harroa euskara batuaz! Ahhh! plazer arraro batek gorputz guztia zeharkatu zidan, ipurtzulotik zakilpuntaraino. Garbiñek arropa guztiak erantzi zituen, botak eta txapel gorria izan ezik. Telebistan, Gernikako bonbaketan ume hildakoen zerraldo petralen imajinak, eta ahotsgailuetan, Sabinoren euskara batuak nire plazera areagotzen. Orduantxe, armairu txiki batetik, Garbiñek urrezko pintza pare bat atera eta neure titi-puntetan ipini zituen. Min karraxi bat bota nuen, baina berak ixiltzeko esan zidan. Gero, ahots goxoaz, "amerikanoa" etorri zitzaiola eta bere braga zikinak jan egin beharko nituela esan zidan. Esan eta egin: soka batez eskuak lotuz, odolaz eta pixaz lohitutako bragak ahoan sartu zizkidan. Ia ezin nuen arnasa hartu Garbiñek hankak zabaldu eta bere alu bustiaz sudurra estali zidanean. Imanol Eskobarren "Que viva España" hasi zenean bideoan, Garbiñek gero eta bizkorrago eta fuerteago igortzen zuen bere pottorra nire sudur gorrian. Biok batera korritu ginen, lurrera eroriz akiturik ahotsgailuetan "Gora ta gora Euskadi"a entzuten zen bitartean...

        Zazpi probintzia, zazpi anaiak, zazpi nobixa zazpi anaientzat.

        Zazpi hilabete daramat Garbiñekin bizitzen.

        Gelditzen zitzaizkidan ileak erori egin zaizkit, edota Garbiñek arrankatu dizkit. Gau euritsu batzuetan, Garbiñeren zain nagoelarik, urduri urduri iraugitzen naiz nere txirringazko aulkian, zeinari lotuta bainago.

        Baina hemendik kanpo nire bizitzak ez du zentzurik. Garbiñerena da nire burua eta nire bihotza. Bakarrik, irratian Luis del Olmo entzuten dudanean, nere lehengo izaera gogoratzen dut... Kasildita, Reala, batzokia... Orduan, tristezia sentitu, eta gaur bezala idazten dut. Euskara batuaz.

FIN. (Baina kontuz jelkide, zuri ere gerta dakizuke.)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.