Poemak
Sabiño
Ezin diezazuket konta. Nola azaldu bihotzean,
sendimendu oro biltzen omen dituen bihotz
koxkor honetan, gertatzen zaidana neuronak
bertako gauzak ulertzeko gai ez diranean?
bien arteko loturak puzkaturik ez diranean?
Ametsetako ?, ?, eta ? izpiak bat egin
zorian
daudenean?
Nik ez nekiela, oharkabe, skalextrik bide bana-
tzaile-batutzailea montatu zuten.
Hori izango da arrazoia. Horregatik ezin dut.
Ezin ditut gauzak, arazoak egoki eta bere osota-
sunean aztertu, are gutxiago azaldu.
Eta zurea da bat, sakonena. Egia.
Begirada iluna
Kopeta goibela
Neguko odei beltzez
Betetako begirada
Orduan ere ez haut utziko,
Ez
Ez dakit zergatik
Odeiok ixuritako euriak
Nire ile kizkurra
Ur tanto disdiratsuz
Beteko duelako
Edo,
Agian,
Odeitatiko euriak
Ur zirtadaz
Beteko dituelako
Ene betaurrekoak
Eta,
Neri,
Zirtadotako
Ur tanttotatik
Begiratzea
Bizia eta mundua ikusmiratzea
Asko Asko
Atsegin Atsegin
Zaidalako Zaidalako
Ene bakardade oskilakor honetan
penduloaren legeak betetzen ez dituen
oskilapen honetan
igaro ditut, bai,
igaro
ene bizitza labur honetako
ordu oro.
Eta, etorkizun berria
nabaritzen dudanean,
etorkizun berriak besarkatzen
nauenean
oskilapenak
penduloaren legea beteko du.
Eta
e
z
n i!
u h
k a
e n
|