Txakurrak bihotz onekoak dira
Andoni Tolosa
Ados
txakurrak bihotz onekoak dira
izua berriz sekretua
oinazea norbanakoaren amarauna
eta itziarrek ez du semerik
funtzionaria da
orain geu gara merzenario
salbuespenen merzenario
eta tortura parentesi bat
ertzik gabeko parentesia
ados
txakurrak maitemintzen dira
gu mamu larrutzen ari ohi gara
ordea
komisaldegi margotu berrietan
aurki
ezizen bat beharko dugu memoriarentzat
txakurrak guardasolekin biltzen bait dira
parketan
lekukorik ez ordea
ustezko aparkalekuetan so
ados
txakurrek telefonoz esnatzen dute
leunkiro
gure forense grina
|