L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-27 / Amerika (1991-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Atalak

 

Gianina Braschi

 

euskaratzailea:

Bego Montorio

 

        IX-21

        Eguna ez dago ondo. Esaterako mahaia ukitzen dudala eta ondo zegoen egunean topatu ez nuen toki berean topatzen dudala. Eta eguna gaur paseatzera irteteko moduan dago eta ni hemen gelditzen naiz. Eta ondo dago leihoak irekitzea haizea sar dadin. Eta mahaia nirekin irtetea txangoa egitera ibiltzen ikasi nahi duelako. Ez dut uste bidea berriro aurkituko duenik, atera ginenean kalea ez bait zegoen toki berean eta uste dut eguna nirekin haserretu egin zela dena berdin zegoela esan niolako. Egunak esan zidan haizea etxetik pasatua zela. Eta nahi gabe irten behar izan zuela egun berri bat eraiki nahi zuen gizona etorri zitzaiolako bila. Baina berriro bisitan etorri zitzaidanean egun berriaz jantzi zen bere bila etor ez zitezen. Eta telefonoak jo zuenean haizeak berriro egin zuen ihes. Haizeak ez zekien nola esan egunari gauzak ez zeudela iada beren tokietan. Eta egunak esan zidan haizea berriz etxetik pasa zenetik eskailerak ez zuela mailarik. Eta zai gelditu nintzen atezainak azal ziezadan zergatik ez zegoen eskailerarik. Baina haizea etezainez maskaratu zen eta esan zidan gauzak ez daudela iada beren tokietan. Eta egunak esan zidan nirea zela etxea, mundua bezala.

 

        XI-23

        Bai, egia da. Galderek ez dute egia aldatzen. Baina mugimendua damaiote. Nire egia beste angulu batetik enfokarazten dute. Eta esan zenuen: egia ikutzen ari gara. Kontuak argitu beharra dago. Ez diozu egia eta azkenerako bestelako gaiaz eginda itzultzen zaizu jaka, eta zapatek baietz diote, eta nire egia esanez itzultzen zaizkizu. Orain euria ari duen arren agian barruan zure egia izango da ez dagoela euririk kanpoan euria ari duen bezala. Ni isildu arren agian isiltzen zinenean pentstzen dudana hitzegingo duzu. Baina ez niri kasurik egin eta has zaitez berriro zatoz esaten zoaz esan zenuenean. Ez pentsa beraz entzungo dizudanik zatoz diostasunean. Zeure hitzarekin etorriko zara kanpora eta ireki egingo da atea. Hitz hori entzuten dut eta atea zirrikatzen da. Orduan etorriko zara eta jakingo dut zuri esaten: kanpora.

 

        XXVI-38

        Eta hala ere bakardadeak ez ditu gure eskuak hartzen eta ez du olatuen mugimendurik. Erritmo desberdina dakar olatu orok, berria da goiz oro. Brisararen mugimendua ez da leihoa eta ez du gorputza pentsatzen eta ez dago bakarrik. Eta hala ere ene bakardadeak eguna esan nahiko luke eta urruntasuna dio eta orain dio eta barruan bihar pentsatzen du. Badaki bihar ez dela elkarrizketarik egongo oroimenik egongo ez delako eta itxita izango dituela leihoak. Baina nik sua esango banu ura beste egiarik ez legoke eta basoak hitzak zuzentzen segituko luke. Eta urak ez luke suak esandako errepikatzen jakingo. Eskuak orduan elkarrizketa hartuko luke, zureak galdera bueltatzen dit eta bakarrizketak hitza estaltzen du. Eta, hala ere, ene isiltasunak egin egiten du galdera eta gizonak ez du erantzuten. Zeinu batek galdekatzen nau eta zabaldu egiten da hitza. Urbazterrik ez dago.

 

        XXXV-51

        Neu nauzue aztia. Urrun zaitezte. Hemen dago amarrua. Urrundik ikusten duzue ez bait da hurbildik ikusten. Hurbil zaitezte. Nire eskuetan bilatzen duzue eta hankartean aldegiten du amarruak. Ez begiratu ankei. Amarrua ez dago eskaileretan. Hegan dagien txori hori da amarrua. Jeiki egin dira ikusleak eta hegalaldia ikusteko zai aztia ikusi dute eskileretan. Hamar suhiltzaile datoz bapatean suzko kapa eskergez jantzirik eta mangerekin. Urrun zaitezte. Urrundu. Hurbildu. Hurbildu. Hegan egin zuen txori hura zen amarrua eta ikusleak zutitu eta galdetu egin zuten: zer da hori? Inork ez zien erantzun. Gero ikusi zuten txoria joana zela. Eta berriz ere galdera sortu zen: zer bueltatzen da? Sutea izan zen orduan eta aztia desagertu zen. Argiak bapatean itzali zirenean, orduan, eta orduan bakarrik, aurreratu zen txoria eskenatokiaren ertzera heldu arte eta hegoa jauzirik oihu egin zuen: Garaipena, Garaipena. Erre egin ditut ikusleak.

 

        XLVI-62

        Hiltzaile eta polizien nahasketa. Ergela dirudizu, hiltzaileek ez du belarririk, poliziak ez du zangorik, hiltzaileak ez dabiltza, ez dute ahorik poliziek, ez dute ahotsik hiltzaileek. Ergela, baduzu mingaina, mintza zaitez. Ergela zeu, eta nik kasik hitzegin dut. Gor bihurtu nintzen, hiltzaileak esan zuen. Hiltzailea ez da itotzen, ez dira jezartzen poliziak, ez dira kikiltzen hiltzaileak. Ergela, polizia kikiltzen da. Ergela zeu, hiltzaileek krimena desegitea nahi dut nik, hiltzaileak esan zuen. Hiltzaileek ahoa tapatu didate, hiltzaileengatik hitzegiten dut, poliziak ez du sekula galdetzen. Galderaren posibletasuna jasotzen dut. Ergela zeu, ezta hiltzaileek ere ez dute erantzuten. Galdetu poiziari, metrailadore eta fusil uholdea izan zen, berak esan zidan. Noiz akatuko zai gelditu nintzen. Ergela zeu, hiltzaileek ez, poliziak. Eta atzea eman nien.

 

        LII-68

        Poesiak harresiak ixten dizkit. Eta nik adarrak eta turutak joko ditut eta ireki egingo dit atea. Erdi esanik, isilik, zaintzaile eta dontzeilarik gabe, hontza eta hontzuriarekin distantzia mantentzeko, isiltasuna babesteko, oinutsik aurkezteko. Eta poesia ez dago gazteluan, suzko atetik desagertzen da, erre egiten duen suarekin doa eta uretan desegiten da. Poesia bi bale eta handiputz batekin. Karramarro baten eta dortoka baten poesia. Bi auto eta igogailu baten poesia. Erraldoi baten eta ipotx baten poesia. Pailazo eta mozkorraren poesia. Izar eta harresiaren poesia. Uda eta mendiaren poesia. Hegan dagien untxiaren eta zapata dantzariaren poesia. Eta pozaren oinazearen poesia eta oinazearen pozaren poesia. Saguzahar eta sorginaren poesia. Zapata apurtuaren eta galtza oinutsen poesia, eta mendira heltzen ari zarela bilatzen zaituen ortzemugarena. Eta deiaren zai zaudela jeisten duzun muinoaren poesia. Eta aztiaren kapelan galdutako zenbakiaren poesia. Eta papagaiaren lumaren poesia eta lorito eta eguzkitakoaren poesia. Eta itzal eta lekukoaren poesia. Eta istripu eta ustekabearen poesia. Eta aztiaren kapelarekin alde egiten duelako inoiz iristen ez den maitasunaren poesia. Eta mendirik eta muinorik gabeko poesia. Eta ausentzia eta hutsunerik gabeko poesia. Eta gauaren poesia eta lekukoarena itzaletan, hautsetan, ezerrezean.

 

        LXX-91

        Jeiki zaitez, jezarri, jauzi egizu, oihukatu, laban, erori, garraisi egizu. Irain ezazu, leher zaitez. Izan zital eta merketrefea. Izan zaitez doilor eta kaikua. Arraultze frijitua. Arraultze usteldua. Laranja usteldua. Kaka pilota bat. Arantzurde puska bat. Jeiki eta jauzi egin zuen, pilota iruditu zitzaidan. Arraultze frijitua iruditu zitzaidan. Oihu egin nuen, garraisi. Burua galdu nuen. Atun puska bat izan nintzen. Arraultze frijitua. Eguzkiaren gorringoa izan nintzen. Lurrean izan den arraultzerik borobilena. Munduan izan den lurrik borobilena. Baditut hatzamarrak. Badut ahoa. Eskua. Arraultzeak. Baditut alkondara eta prakak. Biluzik nago. Jeiki zaitez eta oihu egizu. Ibili. Jeiki. Eta oihu egizu. Ibili. Korrika egizu. Neu naiz. Gizona. Gizona. Neu naiz. Mundua. Zangoa. Bizitza. Barrea. Irribarrea. Hortza. Izterra. Zangoa. Ahoa. Belarria. Bekokia. Sudurra. Zilborra. Barrea. Bekokia. Belarria. Bizitza. Jendea. Gizona. Bizitza.

 

        LXXXIV-105

        Desberdina da hau. Galdera bat dago hemen. Zeru bat dago hemen. Ostruka bat. Hildako bat. Arraultze frijitua dirudi eta txakur hila dirudi. Infinitoari zaunka dabil. Anis ale bat da. Zenturietako predikaria da eta zentauroa ere bada. Ume bat da zaldi gainean zamalka. Espazio infinitoaren erregea da. Arrualtze borobila da.

 

        XCII-113

        Liburu hau ez da liburua. Ez nuen irakurri. Bizi egin nuen. Bidez bide bizi izan nuen. Bidean Igarlea topatu nuen. Eta Aztia ere topatu nuen. Eta atea itxirik. Eta Atetzarrak. Eta Atezainak. Eta koldarrak eta hiltzaileak. Eta ikuskariak. Eta New York hiria. Eta ilargia. Eta eguzkia. Eta trumoia. Eta Maitasuna. Eta herioa. Eta trena. Eta aztibegiak. Eta gerra. Eta bonba atomikoa. Eta neure belarriak topatu nituen. Eta batez ere neure arima topatu nuen. Neure pertsona. Neure poeta. Neure izarrak. Neure kometak. Eta idatzi egin nuen. Eta mozkortu nintzen. Eta maitatu nuen. Batanak eta Cervantesen lehoiak maitatu nituen. Eta César Vallejo maitatu nuen. Eta Parisen, Erroman eta Madrilen bizi izan nintzen. Eta gela batean entzerratunintzen idazteko. Eta jan ere egin nuen. Eta gosea eta hotza ezagutu nituen. Eta maitemindu nintzen. Eta ahaztu egin nuen. Eta berriz untziratzeko prest nago. Eta liburua beste bizitza batez bukatzeko prest nago. Bizitzaren beste Baieztapen batez. Beste Bai handi batez. Eta berriro trasteak lurrera boteaz. Eta leher eginez. Lehertu bedi. Egin beza oihu. Egin beza jauzi. Atera daitezela denak. Aldegin dezatela orrietatik. Mozkortu daitezela. Maita dezatela. Bizi daitezela. Lo egin dezatela. Eta maita dezatela. Eta baita ere ustel daitezela. Eta batez ere hil daitezela.

 

        189

                Hileak eta asteak pasa dira

                Maitasuna galdu nuen.

                Eta denari egin nion barre.

                Ama eta aita galdu nituen.

                Etxekoak galdu nituen.

                Eta denari egin nion barre.

                Oraindik egiten diot barre denari.

                Eta heriotzean bizirik nago.

                Hilik gelditu naiz.

                Eta oraindik ereguztien heriotzean bizi naiz.

                Oraindik ere barre egiten diot guztien isiltasunari.

                Baina ez dut barrerik egiten.

                Egon nago. Nago. Nago.

                Hilobian.

                Ez dut esango zein hilobi den bizitza.

                Eta zein hilobi heriotza.

                Barre egiten didatela esango dut.

                Eta nik ere barre egiten dudala.

                Dena da heriotzaren simulakroa.

                Dena da fikzioa.

                Eta bizirik nago.

                Eta hilik nago.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.