Kostako bederatziurrena epidramak
Jose Luis Otamendi
I gizontxo hantusteen
intxaurrak
urrutitik
HAMALAU
hurrerartu
eta bi
II gauez
jendea
hondartzan
ilargia hartzen
ta urre usaineko ukenduak
elkarri emon eta emon
aftermoon
III hareazko untziak
uretaratu dituzte
neska-mutikoek
olatuekin lehian
inoiz porturako presarik ez
handi direnean
hondar berotan dautza ordu luzeetan
behialako ausartziak kitatzeko adina
naufragatu gosez
IV itsaso honek
marinelak iratoz ikusi zuen
izar euskaratzen
V Welles jauna
guk ere
aspaldi asmatu genuen
denboraren makina
txakolina
VI ume nekatu baten antzera
mintzo da
gerri bustiaren kresala
VII eta enaren lepoan dabil gaua
txindurri berankorrak ahazten
VIII malekoi ertzean
itsas brisari diot entzun
«azkenean bakarrik
zu
ni
ta euli batzuk»
IX enbata sartzen duenean
ume goseak ekaitza amets
|