Euskera (*)
J.M. Unanue
Gaur, San Balentin
arrosa bat demaidate
euskalduna naizelako.
Eta diot
ez dudala ezer ez trukean
ni neu izatearren.
Eguzkia ikusteko argirik
ez den behar bezala
ez diot beste poemari izarñorik jarriko.
Ez dut bitan
nire azalera agertuko
hitz baten alde
asmo baten alde
deus eta oro merezi baitu
belaunaldiz belaunaldi
galtzaile berberen alde
apostua egitea.
(*) Bizkaiko Golkoaren ispasterrean dautzan hizkuntza bat.
|