Hipodromoko egunak
(nefer more plis)
Fiolet Vont T.
Buenos Aires, 1948ko urriaren 13an.
Agur, Joxeinazio betikoa:
Hipodromoaz oroitzen al haiz?
Haiek bai egunak,
Haiek.
Haiek bai arratsalde patxadatsuak.
Hipodromoko egunak, Joxeinazio:
Artean Carudelek karrera guztiak irabazten ez zituenean,
Koloretako telebistak ez bezala, koloretako katalejuak bazeudenean.
Gogoratzen diat oraindik,
Ai ene!,
Beltzek nola segitzen zituzten zaldi ipurdien kulunkak,
Kaka egiten baldin bazuten ere,
Kasualidadez Caudilloa pasa eta akaso zapal zitzakeelakoan edo.
Ze behinola, Joxeinazio,
(Edo "Joxeinazio" beheko lerroan)
(Igual igual da)
Ze behinola,
Joxeinazio, (pausa)
Behinola hire amak ere mokordoren bat zapaldu zian, ezta?
Bai, baina baita triplejemela asmatu ere!
Baita ere Caudilloak baita ere
Pastel eulitsua zapaldu zuen Caudilloak ere
Igande hartan beltzak huelgan zeudela kausa.
Haiek bai egunak, haiek,
Hipodromoko egunak:
Nere kuleroak ikusi nahian gonak altxatzen hizkidaanean,
Jockey enanitoei aurpegira lokatza botatzen saiatzen ginenean,
Jockey enanitoren batek karrera bat edo
Edo literatur lehiaketa bat irabazten zuenean,
(Zelako poza!)
Edota hire aitatxok apostua asmatzen ez zuenean eta
Eta nereak ere ez, nereak ere asmatzen ez zuenean,
Eta hire aitatxok asmatzen zuenean?, eta
Eta nereak ez?
Ai Joxeinazio!,
Gonak altxatzen hizkidaanean eta...
Jockeyak eta hire aitatxok karrera irabazten ez zuten arren
Nik kulerorik ez neramanean...
Haiek egunak haiek
Caudilloak hice amari gonak altxatzen zizkioneko
Hipodromoko egunak.
Akordatzen al haiz!
Buenos Aires, 1984ko urriaren 31ean.
Betiko Joxeinaziori,
Fiolet Von T.ek.
|