Maketo
J.M. Unanue
Eragin, eragin maketo
ontzitxoak dadoa isuri beza
esne beltza, taladrina
uztaileko gau epelean antzo.
Begira, begira mahai gainean
bizitzaren paper kinielatua
ikurra saka ezazu
mingain adurra darizula.
Irentsi, irents ezazu
xerbexa apur bat
pozezko ezpain apartsuak
dastatuz poliki poliki.
Egin, amets egizu
astearen unerik inportanteena
amaitu eta hasi baita.
|