Azken hitza
Arano
"ez aita" nuen aurreneko hitza
obeditu agindua geroago
ze erremedio!
aitarena zen azkenengo
ez beste batzu bezala
"bai aita" soma maiorazkoak
laister prest ahoan
esana sekula ez betetzeko
zertarako "bai aita" "ez aita"
biok berdin kobratzeko?
nik jipoia nozittu eta
anaiak saria jasotzeko?
|