Atzerriratuaren gutunetik
Allepuntako Ezra-k
Gizon argiak zetozen itsasotik
Eta mugatik
Eta beraiekin hirekin bereziki
Bat gentozen denean
Deus ez beraientzat itsasoa ala mendiak zeharkatzea
Deus gurekin egoteko baldin bazen
Eta orotaz iharduten genuen ezkutukorik eta malenkurarik gabe
Eta eguna hil aurretik banandu egin ginen
Izarrak edo euria bezala
Eta ni urtearen amaieran artean ibiltari
Ifar haizearen ebakipean
Baina guzti honek amaiera dauka
Ez dugu berriro topo egiterik
Ekialdeko menditara itzuli nintzen
Buru-zuri
Gero desegin egin zen taldea
Eta galdetzen badidak nola sentitzen dudan hi joatea
Udaberria bukatu eta loreak jauzten diren legez
Nahasian zurrunbilo bizi batean
Zertarako hitzegin? hitzegiteak ez dauka amaierarik
Bihotz kontuak ez dira sekula amaitzen
|