|
Bart
O. Nabarro
Bart,
sobera erre nuela,
Lenin
eta
Aresti
aurkitu nituen
taberna
batetan.
Edarietaz
ari ziren
batek daki nola;
Arestik,
Leninek
vodka
aipatu zionean,
txakolina
atera zion
plateretara
Gandiagaren
«hiru gizon bakarka»
aipatuz.
Ez dakit
nor zegoen
egindago;
neu
ala
heurak.
«Zertan
ez
dago
kristo
hemen»
galdetu
nienean
Leninek
ez zuela bizarrik
ikusi
nuen.
«Hau ere
ume
jaio
zen»
pentsatu nuen
neure
artean
eta
alde
egin
nuen
pozik,
mitoen zatikiak
ibaira
botatzen
nituelarik,
esker eskuin,
zeintzu
ote
ziren
Arestirenak
eta
zeintzu
Leninenak
jakiteak
bost
axola
zidalarik
|
|