L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-14/15 (1985-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

                Lau sasoitako zipristinak

                Eukene Martin Sampedro

        Emakume batek hitz egiten digu. Bilboko emakume batek. Eta ez digu beste munduko gauzarik esaten; ez mundu honetako gauza sobera harrigarririk ere. Bere bizitza kontatzen digu. Sinple kontatzen digu. Udaberria, uda, udazkena, negua: lau sasoiak dituzu. Jaio, heldu, zahartu, hil / lau sasoiak dira. Konplikaziorik gabeko sinbolismo hau erlatoan tarteka (distanziazio efekto txiki batez) sartzen dizkigun zenbait pasadizorekin adierazten digu: ume batzuk ikastolan andereño kontatzailearekin lau sasoi horiezaz aritzen dira.

        Emakume hau Kastillatik heldu zen umetan. Monjetan sartu zuten. Euskaraz ikasi du (!) Errestaurante batera gonbidatu duen mutil elegantearekin ezkondu da. Seme bat izan du. Aspertuta dago. TVri begira daude. «¿Ha sido córner, aita?» Amak: «Zer da 'korner', Beñat?» «Uf, ama! Ez dakit azaldu. Mira aita, avanza de nuevo él sólo! Es un chupón». Beñat hilko zaio. Senarra utziko du. Beste gizon bat ezagutuko du. Bestea gutxiegikoa zen, hau gehiegikoa. Zalantza handi bat, bizitza guztia.

        Batzuek gaitzetsi ohi duten euskaldun berri baten «euskara batua»z idatzia dago. Horiei: hori da, bada, erdara eta guzti, guk egiten duguna (edo pentsatzen duguna, batzutan egiterik ere ez daukagu eta). Liburuak ez du inpresionatzen. Erraz sartu, erraz ateratzen zara. Eukenek lau sasoitan kontatzen duena edozein negu arratsaldez, edozein uda goizez gertatzen, irakurtzen ahal da.

Pablo Sastre

 

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.