L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-14/15 (1985-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Antzerki proiektua

(Bigarren zatia)

 

Violet Font

 

BEREHALA PUZTU DEN BELA ZURIA ERAITSI ETA PIRATA BANDERAREN KALABERA GORATU DITEK EUTG-KO SARRERAKO MASTA ERDI HERDOILDUAN. ETA TABERNAKO ALGARA ERLATSETAN MAHAIEN KONTRAKO EGUNDOKO UKABILKADA PATTAR BOTILAK DANTZA IPINI BEGI ETA PETATXUDUN BERUNEZKO PIRATEK. TABERNARIAK ERTZETIK IRRIPARRE FORTZATU BAT EGIN ETA SERBITZEN JARRAITU EDOTA SEGITUAN PERTSIANAK BEHERA BOTA. ETA EHUN IRLANDARREK INBADITU DITEK DAGOENEKO ANTRO KIRATSUA, TERMINALETAKO PLOMUAK SALTARAZTEKO AINAKO BAFLE ZELESTIALEZ JOSIZ. IRRINTZIKA TA JAUZIKA KOTXE GAÑETAN, MILLA KOLORETAKO XINGOLA KILOMETRIKOAK AIRERATUZ, GEOGRAFO KALBOAREN BI SECRETA-K MOSKEATUTA HATZAK PIPATAN DARDARKA, BARRIKADAK ZUBIAN ETA IGLESIA-KO HIRU ORRATZETAN ESPEKTRU GISAKO SU FANTASMAGORIKOEK KE, SPRAY ITURRIAK, BAI JAKIÑA MADAGASKAR ETA EUSKADIREN ARTIAN PAKIA POSIBLE DALA ORROEKA ESATEN DUENAREN KORTEDEMANGASAK ETA SUZIRIEK ALDI BEREAN DAGITEN EZTANDA, SAGARDOZ LEGUNDUTAKO TXITXARRU ERREAK JATEN, EZPATA GARFIO SEGA TA ATERKI PUNTEK ORTZEA ARRAILDUZ DISTIRANT, ITSASGIZONEN BURU ZAPI TA FULARREK KOMETAK IMITATZERAKUAN, BI TORRE PITZATUTATIK BEHERA BANDERA NABAR EZEZAGUN EDER ETA BESTE BANDERA PIRATA ITZEL BAT AMILDU DIZKITEK URJAUZIAK BAILIREN, UREZKO GLOBO GORRIAK, KUMUNETAKO TAZAK BEREN TOKITIK ARRANAKATU TA LORONTZITZAT HAN HEMENKA BARREIATUAK IZAN DIRELAKO JARDIÑETAKO LANDAREZ HORNITURIK, ETA SUAK HARTUTAKO URUMEA USTELEKO ZENBAIT ANTXETAK IFARRALDE ELURTSUTAKO HAIZE INDARTSUEN ESKE, KOMUNIKATU TXIMELETATUAK EGUERDI EGUZKITSUKO EURI BILAKATZEAN.

 

 

MARAÑONDARROK, OMAGUA-KO LURRALDEEN BILA IBILTZEA ALPERRIKAKOA DUGU. GOAZEMAZUTE HEMENDIK EZAGUNAK ZAIZKIGUN LURRALDE ABERATSETARA. EZ GAITEZEN HAN GUDUZALE BEZALA AGER; AITZITIK, KEN DEZAGUN PERUKO BIRRERREGEA BERE ALKITIK ETA, GEURE BURUAREN JABE, EGIOGUN GERRA FELIPE II.ARI ETA DESAGUN DEIHADARKA EZ GARELA HAREN SERBITZARI IZANEN JADANIK, ETA BERAREN AURKA BURRUKATUKO DUGULA PERUK BERE GAINTASUNA LORT DEZAN ARTE. LOPE DE AGIRRE.

 

PATIO-AN EL VIRREYTOR DEL CAMPUS BERE DESPACHO-KO PERTSIANA ZORROTZAZ GILLOTINATU DUTELAREN ZURRUMURRUAK ENTZUN OMEN DIRELA INGURU HAIETAN (DONOSTIAR PRESS), ETA EZTELA ODOLA IZAN BERE GORPU LEPAMOZTUTIK ISURI DENA, URA BAIZIK, ETA SAVIN-EKO MARKETINGEKO ARDURADUNA SUIZIDATZEAR SALBATU AHAL IZAN DUTELA EMPRESA-KO JAUNCHOEK, ETA CANA-RA BIALDU BAKAZIYO SERIO BATZUTARAKO. ETA AITA JESUITAREN DESPACHO-KO ALTXOR KUTXAK ORO HARRANPILOTEN BANATU EI DIRELA (URRE DIAMANT PLATINO ATXABITXI ESMERALDA ZAFIRO TA HANGO IKASLE IZANDAKO ASKOREN TITI GARUN ESKU ILLE BEGI ZAKIL BELARRI MIHI ANPULATU —IKUS, KASTRATU— ETA BAITA PANFLETU LIBURU MANIFIESTU TA FIKZIO BITXI KONFISKATUAK). ETA FAKULTATEKO ASANBLADA PIRATKORRA IÑURRITZAKO ERREPUNBLIKA INDEPENDIENTEAREN ANTZEKO ZERBAIT MOLDATZEKO ASMOREN BAT AITZAKITZAT, ERROMERIA TXORATUTAKO XIRRITAN BILDUA DAGOELA, INQUISICION-AK ERRETAKO SORGIÑEN BIZITZAK ETA BESTE ASKO GEHIO MENDEKATZEKO PREST, EUSKALDUNA ALDEKO ZAKURRAK HONUNTZA BADATOZEN ARREN.

 

PIRATEK GERIZA GAITZATELA FELIPEREN IMPERIO-AREN KONTRA!!! (AUZO SUNTSITU HARTAKO PANKARTA BATETIK HARTUA)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.