L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-12 (1984-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

SUSA, merkatalgotik turismora

 

Maripi Solbes

 

        Saheleko gaur eguneko hiriburua, herrialdeko hiri loretuenetako bat, bere egoera eta bere sormen izpirituarengatik. Utika ondoren sortua,

baina Kartago aurretik, Susak, orduan Hadrumeta izena zuenak, azkar erabili zuen bere itsas altura. Feniziarren bil lekua, zeintzuk hirugarren gerra punikoaren ondoren, Kartago prudenteki erortzen utzi zuten, Erromatarren artean aurkitu zuen bere ondasuna, Sahel, bere atze herrialdeko garia esportatuz.

        Inperioaren behetitzeari lotua sortzen ari zen kiristinotasunari sentibera izan zen, bandaloen eta bizanziotarren okupazioak jasan arabiarren erasoetara amore eman aurretik. Hauek bere erresistentziari zigorra lez desegin egin zuten.

        VII. mendean birsortua, Kairuanen aurreportua bezala, aghlabita haro aberatsa profitatu zuen eta bertan ospe denboraldi bat sortu zen. Siziliako normandoek hartua XII. mendean, espainoldarrek erasoa XVI.ean eta frantziatarrek eta feniziarrek bonbarkatua XVIII.ean. 1942-1943.ean oraindik grabeki erasoa izan zen.

        Sorkuntza berrian, Susak alderdi industrial bat badu (konserbak, ehungintza, mekanika), zeinak zabaltze turistikoari gehituta bere zabaltzea areagotzen du eta Tunezeko hirugarren hiria egiten.

        Ferhat Hached enparantza, hiri zahar eta berriaren arteko erroa da.

        Habib Burgiba ibilbidea batetik, zeinen izkinean turismozko komisiariatu erregionala zuzentzen den bere gudron zolu zabala itsasoruntz eta itsas ertzeko bidera bidaltzen du. Azken honetan bata bestearen ondoren luxozko hotelak hare finezko hondartza ederraren pare.

        Zartadura handi bat bestetik azken gerran harresietan zabaldua, Ajhalba kaletik Medinari harrera ematen dio.

        100 metro apenas eta gure eskubian altxatzen den Ribaten sartzen gara, VII. mendean altxatua, IX. mendean monasterio fortikatu hau itsas ertzeko ziudadela katearen partea zen.

        Atariaren ondoren nabaritu daiteke lehenengo bizisolairuan, errezu gela, hego aldea betetzen duena eta badirudi Afrikan dirauen meskita zaharrena dela.

        Baina forte honen gauzarik nabarmenena bere nador edo ikus dorrea dugu.

        Honen gaindik Susaren barne kaia menderatzen duzue ontziak bertan itsas ate izugarri batetik sartzen ziren (Bab el Bahr) zeinen gainean dagoen gaur jasoa Ferhat Hached enparantza.

        Zuen oinetan zabaltzen den Meskita Handiak eta zaudeten Ribatak ontziren sarrera gerizatzen zuten. Primeran zuen jokatzerik meskitak defentsarako papera, zeren kultora zuzendua izan aurretik kasbah bat besterik ez zen.

        Eskubitik ezkerrerantz buskulatuz, zortzialdeko minaret batek gure atentzioa erakartzen du, Zaouia Zakkak izenekoa da. Gure begirada desbideratuz oraindik Medina osoa besarka dezakegu azkenik, etxe kopuru gaindi kontuz begiratzen duenak kasbah erraldoi eta bere dorre khalef.

        Bolumen eta koloreen egokitzea, kubo zuri eta okreak oreka misteriotsu batek elkartuak. Giza maitasuna urbanistaren duintasuna eta ahalmenaren ordez jarri da hemen.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.