Paper zuri baten aurrean...
Eneko Olasagasti
hiru hilabetez eskribitzen ez duen eskritorearen galderak
paper zuri baten aurrean
egiten diren unean,
zer jaiotzen da inozentziarekin akabatzen denean
galdetzen dio neska bortxatu batek bere atari.
zurian hautsi zait bertsoa.
paper zuri ikusten zaitut oherantz noanean,
begiratzen zaitudan bitartean
maitaleek hamaika muxu ematen dute elkar
hamabost spot pasa hiru minututan, sasoiko esparrua,
poesia? etxeen arteko kalea,
itsasoak ez du etenik egiten bere
kantu triste iraunkorrean
leihoa ikus dezaket
baina? eta? amildegira narama
begiratzen zaitudan bitartean
batek, edonon,
gaineko lainoak hemen bakarrik daudela dio
eta beste batek
gizonek edonon ere hemen bezala bogatzen dutela.
gehiagorik ez dagoelako
zoramena bera ote menpeko poema?
haatik ote nago zure aurrean, konkordun tentea?
eta altu pentsatzen bakarrik ez nagoenean:
mundua bueltaka eta gu geldirik
zurian hautsi zait bertsoa, ezertan zimurturik.
noren irudimenaren huskeria zara?
hutsik, zure zuna
zure biluztasuna niri leporatu nahirik
nire memoriaren beldur naiz.
|