L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-9 (1983-azaroa) —<susa0919>




 

 

Zergatik atera nintzen hain goiz plazara

 

— Zergatik atera haiz hain goiz plazara? —galdetu zion Patxiku-txikiri bere amak.

        — Inor ez zegoelako —erantzun zuen ziurki Patxikuk.

        Amak «no jodas!» esan nahiko zukeen, baina «nolaz?» galdetzea beste erremediorik ez zuen izan.

        Patxikuk bertsotan aritu zela aitortu zion amari. Eta amak egun osorako zigortu zuen Patxiku. Plazan inor ez zegoela, eta loak ezin hartu leihotan zeuden bi pertsonez gain, beste inork ez ziola aditu protesta egin arren, bisiten aurrean ere bertsotan aritzera behartu zuen.

        Ezkutuki atsegin sentitzen zuen Patxiku-txikik jendeaurrean bertsotan aritzea; baina, egia esateko, gustatzen zitzaiona bertsotan aritzea zen, norentzat zehazki ez jakinean, bere buruarentzat soilik.

        Nahiz eta mutikoak gogo bizienez, bestetan ez bezala ahal bezain bertsorik txarrenak moldatu, guztiek, bestetan ohi zuten bezala, txaloz rubrikatzen zituzten bate ahapaldiak. «Hori dok eta!» zioen osabak, eta «ederki, ederki» besterik ez amonak. Lehengusinak ez entzutearena egin zuen eta despedida arte ez zuen behin ere ahoa ireki, eta orduan ironiatsu «mejoratu leike» besterik ez.

 

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.