L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-8 (1983-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Yesu gure Yainkoaren eriotza

 

Gama

 

        TEXTO HONI BURUZ HAINBAT BERRI

        Bernardo Atxagak Obaba doritzan herrixkaraino hurbildu zenean, aurkikuntza txit harrigarri batzu, hango erretore izana, Camilo Lizardiren paperen artean, egin omen zituen. Idazleak berak argitaraturiko gutun famatuaz gain ezar gutxi ezagutzen dugu material garrantzitsu horretaz. Entzun dugu, entzun, gutunak eta era guztietako eskutitz frango dagoela, alegi moral batzu ere, eta herri hartako zenbait gertakizun xelebre, azkenik. Baina gaurkoan gehien interesatzen eta arduratzen gaituena ez dizuet oraindik aipatu: hau da; Itun-berria. Bernardori, Camilo Lizardiren izkribu erdi ezabatu erdi ustelduen artean, azaldu zitzaion ebanjelioen bersio berri eta berexi hau. Bernardok, jakina, ez zuen hau argitaratu nahi. Geu ere zalantzatan genbiltzan duela gutxi arte, baina gure literatura hain urria izanik, eta klasiko gehienak ebanjelioak eta erlijiozko liburuak direnez gero, gure literaturaren onerako izan daitekela pentsatu egin dugu eta «Susa» honetan, beraz, Obabako altxorra kulturalaren zati nagusienetako bat eskeintzen dizuegu, ebanjelioak alegia.

        Laster oso-osorik gure liburudendetan ikusiko ditugulakoan, hona hemen aukeratu dugun zatitxoa.

Gama. Donostian 1983ko Urtarrila.

 

Irtetean, Simon zeritzan Kirenai'ko gizon bat yarrugi ta Aren gurutza eramateko akuratu zuten. Ta Golgota edo Garezurrtegi deritzan tokira eldutakoan, ardo-beazuna edaten eman zioten. Baña murtxatu ala, ez zun edan nai izan.

        Yesu gurutzatu ondoan, berriz, Aren yazkiak, zotz eginik, elkarri banatu zizkioten. Ta an zeuden eseririk Bera zaitzen.

        Aren ogen-agiria ere burua baño gorago idatzita ezarri zioten: «AU DA YESU NAZARETARRA, YUDUEN BAKALDUNA».

        Ordun Arekin lapurr bi gurutzatu zituten; bata, eskui aldean, ta bestea ezkerrekoan. Igarotzen ziranek, berriz, burbuñoka biraokatu ta esaten zioten: «yauretxea porrokatu ta iru egun buruan berreraikitzen dukan ori; ire burua yaregik. Yainkoaren seme ba'aiz. Gurutzetik yetxi adi». Berebat apaizpuru, idazlari ta zarrek zerasaten: «Besteak yaregin dira; bere burua ezin Israel'en yaun da; gurutzetik orain yetxi bedi, ta sinetsiko diogu. Yainkoa bere alde uste zun: Yainkoak yaregin beza orain, maite ba'du; yainkoaren seme naiz, zion-eta».

        Arekin gurutzaturik zeuden lapurrek ere orrela irain zegioten. Emakume asko ere an zeuden urruntxetik begira, Yesu'ren ondoren mirabetzat Galilai'tik etorriak. Ayen artean Mari Malen aurrkitzen zan. Ta emakume ura Yesu'ren miña ikusita, beregana urbirdu zan; beldurrez asieran baño Yesu'ren aurrpegia ikusi ta gero lasai. Ura zala ta atzean zeuden beste emakumeak, Yakob'en ta Yose'ren ama Mari, ta Zebedai'ren semeen ama, urbildu ziran.

        Gure Yaunaren oñazea izugarria zan. Buruan zeukan arantzazko buruntzatik bêra, odol ugari zerion. Gorputz osoa iserditan blai zegon ta aoa leorr-leorra.

        Seiretatik bederatziak arte lurr osoa iluntan gelditu zan. Ta bederatziak aldean, Yesu'k deadarr aundiz ots egin zun, esanaz: «Eli, Eli, launa sabachtani?» edo «Ene Yainkoa, ene Yainkoa zergatik zapuztu nauzu?». Ori entzunda ta bere sufrimendu ezin eramanean bere oñen azpian yarri ziran eta Yesu'ri galdetu zioten: «Yauna zer egin dezakegu?» Yesu'k erantzun ez zunez emakumêk zurubi bat artu zuten ta Mari Malen igo egin zan. Goian, esku batez zurubia elduta, besteaz Yesu'ren zauriak asi zan zaintzen. Leunki ferekatu zun Yesu'ren gorputz minduta ta goxoki ere asi zan bere bularra musukatzen, bere españak goitik bêra ziyoazelarik. Yesu'ren abotsa entzutea zeritzon: «Bêrago pixka bat bêrago» esango balu bezala. Bêruntza joan zan beraz, bere anatomi dibinaren zatirik eskutuena estaltzen zan zapi txuri bateraño. Zapi orren azpian eskua sarrtu bezain laister zerrbait aundituz ziyoala nabaritu ahal zun. Zapi txuria askatu zunean gure Yauna Yesukristoren Yainkotasunaren adierazlerik nabarmena agertu zan arro ta kementsua bere begien aurean. Salbazioaren zutabe ura bere españen artean sartzerakoan gure Yauna'ren aurpegian irrifar bat atzeman zun, bera errukiko balu bezala. Ta ola amoroski Yesu'ren kontsolamenduari ekin zion, aurreruntz ta atzeruntz, gora ta bêra lasai bano ziurki bere españetatik esne txuri-txuria isuritzen asi arte. Ordun, Yesu'k esan zun: «Nereak egin du». Ta burua makurrturik ots aundi bat eginik, azken atsa atera zun. Ta yauretxeko estalkia goitik bera erdibitu zan. Aurrez aurre zegon euntariak, berriz, orrela ots eginik il zala ikusita, esan zun: «Yainkoaren seme zan ziñez gizon au».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.