L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-8 (1983-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Bill Woodruff-en istorioa

 

Henry Miller

 

(«udaberri beltza» liburutik

Xabier Etxanizek itzulia)

 

Larunbat arratsaldetan, esate baterako, Bill Woodruff-en tallerrera kateak puskatzera joan ohi nintzenean. Arratsalde osoa kateak puskatzen dolar erdi batengatik. Lan ederra!. Gero denok Bill Woodruff-ek etxera joan eta edatera eseritzen ginen. Gaua iristerakoan Bill Woodruff— bere antzerki-prismatikoak atera ondoren banan banan ikusten genuen aurreko etxean bizi zen emakumea, pertsiana igota eranzten bait zen. Prismatikoen gai honek Bill Woodruff-en emaztea haserretzen zuen. Mendekatzeko beti azaltzen zitzaigun zulo handiez ornitutako jantzi batekin. Emaztea putakume hotz bat zen, baina pozik hurbiltzen zitzaion senarraren lagunen bati eta «Ikutu iezaidak ipurdia!, begira ezak ze handia jartzen ari den!» esaten zion. Bill Woodruff-i ez omen zitzaion batere axola. «Beno» zioen «ea, ikutu ezak; hizotza bezain hotza duk». Eta horrela zihoan emaztea bueltaka bakoitzak ikutuz berotu zedin. Oso bikote bitxia osatzen zuten. Batzutan maitemindurik zeudela ziruditen, nahiz eta emazteak malerusa egin senarrari uko eginez beti. Berak hau zioen: «Hilero behin bakarrik jotzen dut larrua nire emaztearekín, eta hau zortea baldin badut!». Emaztearen aurrean zioen, baina hau ez zen mintzatzen, baizik eta barrezka hartzen zuen, inolako garrantzirik ez balu bezala.

        Bera hotz soilik izan balitz, ez zen hain gaizki egongo. Baina gutiziosoa zen ere. Beti sosa eskatzen. Lortuezinezko luxuak antsiatzen. Hori dena zela eta, urduri jartzen zen senarra, bera ere zikoitza zelako, zeken kabroi bat. Baina egun batetan ideia distiratsu bat bururatu zitzaion. «Diru gehiago nahi dun, eztun?», esan zion. «Ba orduan diru pixkat emango dinat, baina lehenago larrua jo behar dun». (Sekula ez zitzaion otu koitadu horri, larrua laketguragatik soilik joko zukeen beste emazte bat aurki zezakeenik). Dena den harritzeko zera zen, sos extra batzu ematen zizkion bakoitzean emazteak kateme arreske baten moduan egiten zuela txotxoka. Sor eta lor zegoen senarra. Ez zuen uste emaztea gai izango zenik. Eta horrela piskanaka, geldiro geldiro, lan ordu extrak egiten hasi zen, putakume hotz hori ninfomano bat bihurtzen zuen dirua lortzearren. (Gisajoak ez zuen inoiz dirua beste emakume batetan inbertitzea pentsatu; sekula ere ez!).

        Bitartean, lagunek eta auzokoek ohartu zuten Bill Woodruff-en emaztea ez zela zioten bezain hotza. Antza denez jende guztiarekin oheratzen zen, topatzen zuen edonorekin. Inork ezin zuen ulertu zergatik ez zion senarrari txotxoka egiten uzten noizean behin, dohan. Senarrarekin pikaturik balego jokatzen zuen. Honela joan ziren gauzak hasieratik. Bost axola bera hotza jaio bazen edo ez. Senarraren ustez, hotza zen. Harik eta bere heriotzako eguna, larrua jotze bakoitzean ordainduko zukeen lagun batek ez balizkio begiak ireki eta emaztearen jokua azaldu.

        Eta gainera, Bill Woodruff hau oso gizon alaia zen. Gutxi izan diren bezain zikoitz eta zekena zen, baina behar zenean tipo barregarria izaten zen. Gertatutakoaz jabetzerakoan ez zuen tutik esan. Dena beti bezala ei zegoen. Orduan, gau batetan, gauzak urrutiegi joanak zirenean, emaztea esnaturik itxoin zuen; ohizkoa ez zena, berak goiz jaiki behar bait zuen eta emaztea berandu etxeratzen zen. Halaz ere gau hartan emaztearen zai geratu zen eta hau gaxteturik, bizi, pozik samar eta beti bezala hotza sartu zenean, senarrak «Non egon haiz?» batekin agurtu zion. Berak betiko ipuina kontatu zion, noski. «Moztu ezan roiloa —zioen senarrak— larru gorritan jar hadi ta sartu ohean». Emaztea haserretu zen. Zuzen esateke erran zion ez zitzaiola interesatzen. «Ez omen dun gogo handirik» zioen senarrak hau eransten zuelarik «ederki; orain pixkat berotuko haudalako». Eta hori esanda ohera lotu eta bozatu ondoren bizarra kentzeko labaina-zinta hartzera joan zen. Komuneruntz sukaldean mostaza flasko bat hartzen zuen. Zintarekin itzuli da eta emaztea kolpez lur jota utzi ondoren mostazaz igurtzen du. «Honek beroturik utziko hau gau osorako» dio berak. Eta gero okertarazi ta hanka ireki erazi egiten dio. «Orain —dio— ohi bezala ordainduko dinat», eta poltsikotik bilete bat ateraz, pelota bat eginda motxinean sartzen dio... Eta hau da Bill Woodruff-en istorioa, baina beraz pentsatzen dudan bakoitzean zera erantsi nahi nuke, bera, senarrak alegia, bihotz arinarekin, suharki jarraitzen zuela bere emazteak, Jadwigak, jartzen zizkion adarrak eramaten.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.