Song
Eneko Olasagasti
The weight of the world
is love.
Under the burden
of solitude,
under the burden
of dissatisfaction
the weight,
the weight of carry
is love.
Who can deny?
HOWL. A. Ginsberg 1956
Urgaineko dizdira zurbila
ez da argizagia
puntako hotela baizik.
Hiriko argiak faroa baino
indartsuagoak dira,
bozinak zure ahotsa baino
ozenagoak.
Bizitza ederra da, izkin eta
muxu bakoitza bizitzen baduzu
esaten zenuen maitasun zati bat
uzten zenuen bitartean,
hau kantu bat besterik ez da esaten zenuen
izkinari buelta emanan.
|