Il corsaro nero
Michel le Basque
pirata literario
I. Orain dela hamar bat urte, gutxi gora behera, mutiko euskaldun batek honoko hau irakur zezakeen Emilio Salgari izeneko idazlearen El Corsario Negro nobelaren gaztelerazko itzulpena eskuartean eduki izan balu:
CAPITULO PRIMERO
Los Filibusteros de las Islas de las Tortugas
Entre las tinieblas, y alzándose del mar, resonó una voz robusta que vibraba con timbre ligeramente metálico, lanzando estas amenazadoras palabras:
¡Los de la canoa! ¡Alto, u os echo a pique!
Como si huyese de un grave peligro, se alejaba de la alta costa, que se delineaba confusamente sobre las aguas de color de tinta, una barquilla tripulada por dos hombres y que avanzaba muy fatigosamente. Al oir la voz, ambos marineros retiraron en el acto los remos, miraron inquietos ante ellos, y aguzaron la vista al descubrir una sombra que no parecía sino que surgiera de improviso del seno del mar.
Tenían como unos cuarenta años, y sus facciones, enérgicas y angulosas, lo parecían más aún a causa de lo enmarañado de sus incultas barbas, de las cuales pudiera creerse que no habían conocido jamás el peine ni el cepillo.
II. Gaur, edo bihar, edozein mutiko edo neskak jaso dezake liburu bat oparitzat. Martari, bere aita modernoak, abenturazko nobela bat erregalatu dio. Telebistan Sandokan ikusi du Martak, eta aitatxok esan dio: «Begira, Martatxo, hau idatzi du Sandokanen autoreak. Martatxok, azala begiratuz, «de piratas» intuitu du, eta besterik gabe zabaltzen du Korsario Beltza; Elkarrek argitaratu eta Jone Forcadak itzulia:
Tortuga Irlak
Poliki zihoan txalupa. Bi gizonek zeramaten. Bapatean hitz zorrotz hauek entzun zituzten:
Geldi hor! Hondoratuko zaituztet bestela!
Ez zuten gehiegi pentsatu bi marinelek. Arraunak utzi eta ahots hura nondik ote zetorren jakiten saiatu ziren. Nortzu ote ziren bi gizon hauek? Berrogei bat urte zituzten, itxuraz; bizkar mardula eta, antza zuenez, inoiz ere orrazirik edo zepilurik ezagutu gabeko bizarrak.
III. Diferentzia nabarmena. Oraindela hamar urte mutiko hark irakurri zuena eta gaur Martak irakurri dezakeenaren artean, txaluparen eta galeoiaren arteko tarte berdina dago. Elkarrekoek argitaratutako itzulpenari esan diezaiokegu abisatzen duena ez dela traidore, baina bestela bai. Abisatu egin behar da itzulpena egokitze bat denean. Gaztelerazko bertsioan ez dute itzultzailearen izenik jartzen... (Traduzioa tradiziozko traizioa omen da). Nik ez dakit italiarra, dena dela nik nahiago nutre Martatxori honelako zerbait ematea.
LEHEN KAPITULUA
Las Tortugas Irletako Filibusteroak
Ilunbetatik, eta itsasoaz gaindi altxatuz, ozentasun piska bat metalikoz dardarkatzen zuen ahots sendo bat entzun zen, hitz mehatxugarri hauek jaurtikiz:
Kanoakoak! Geldi, hondora zoazte bestela!
Tinta kolorezko ur gainean ilunki marrazten zen itsasbazter gorenetik, arrisku handi bati ihes egingo balio bezala, urruntzen zen txalupa, barnean bi gizon zeramatzalarik oso nekez aurreratuz. Ahotsa aditu bezain pronto, marinel biak arraunak gorde zituzten, urduri begiratu zuten aurrera, eta begibista zorroztu zuten bapatean itsasoaren magaletik ateratzen zela zirudien itzala atzematean.
Berrogei bat urte zituzten, eta mustapilak, indartsu eta zorrotzak, areagotuak zeuden hezigabeko bizar matasatuengatik, hauek ez zutela inoiz ez orrazi eta ez zepilurik ezagutu sinets zitekeen.
Ez horregatik Marta, potxola, aitatxori eskuminak eman.
|