R. Pinillaren azken liburua
Mikel Hernandez Abaitua
Iazko udaran Ramiro Pinillak bere azken obra publikatu du (Andanzas de Txiki Baskardo deritzana) edizio elebidun batetan berak eta J.J. Rapha Bilbaok sortutako Libropueblo-Herriliburu editorialean. Berengan ohitura denez, eta atera-ala egiten dutenez, hasi ziren oraingo honetan ere kalez kale, hiriz hiri beren liburuak saltzen. Dakizuenez editoriale honek asmo handi eta txalogarri bat dauka, liburuak merke-merke ateratzea alde batetik eta bestetik liburuen prezio garestia eta editoraleen politika salatzea oso iburu merkean atereaz eta ezer irabazten ez dutelarik. Informazio gisa hona hemen orain arte argitaratu dituzten liburu guztien zerrenda:
Proceso, anatematización y quema de una bruja en un ensayo general. Teatro. R. Pinilla-J.J. Rapha Bilbao. 60 pta.
La gran guerra de Doña Toda. Novela. Ramiro Pinilla. 85 pta.
Mi Dimensión. Poesia. Javier Urquijo. 75 pta.
Clementina Bragamonte, alcahueta y mártir. Novela. Rapha Bilbao. 65 pta.
Andanzas de Txiki Baskardo. Narraciones. Ramiro Pinilla. Haurrek egindako marrazkiez hornitua, koloretan, euskaraz eta erdaraz. 250 pta.
Gure autorea Bilbon jaio zen 1923an eta bere nautikako estudioak egi ondoren itsasoratu zen nondik, bi urte pasata, bueltatuko zen Getxon finkatzeko eta idazten hasteko. 1958an bere lehenengo nobela «El ídolo» Bilbon saritua suertatzen da; 1961an Nadal saria lortzen du eta handik hamar urtetara Planeta sarian finalista gelditzen da.
Bere obra ugaria da oso: zortzi nobela (eta hiru gehiago publikatzekotan), bi antzerki obra, hiru narrazio liburu, «guía secreta» (Bizkaikoa) bat eta kronika liburu bat argitaratu gabea. Hoien artean bere nobelak izango dira segur aski ezagunenak, batez ere «Las ciegas hormigas» (1961), «En el tiempo de los allos verdes» (1969), «Seno» (1972) eta «Antonio B. el Rojo» (1977).
Erdaraz idazten duen euskal idazle batetaz ari garenean beti sortzen zaigu orain dela urte eta piko sortzen polemika latza eta izugarria. Baina gutxiena da, gure ustez, literatura honi ematen diogun izena («erdarazko euskal literatura», «Euskal Herriko erdal literatura»,...). Gure ustez erdaraz egiten den euskal literatura, hitzez euskalduna (euskaraduna) ez bada, bai behintzat animaz, zeren hemen idatzita baitago, hemen izerditua, bizitua eta asmatua. Idazle hauek, edo hauetatik batzuk (Ramiro Pinilla oso ejenplo garbia da) bazterpen doble bat pairatzen dute zoritxarrez, alde batetik Madriletik pasatu gabe literatura egin nahi dutelako (eta hori orain arte normalean zen berek ere horrela egin izan dutelarik) eta bestetik Euskal Herrian erdaraz idazteari ekiten diotelako lotsa baino fede gehiagoz.
Denok ezagutzen dugun polemika hartan jarrerak nahiko radikalizatuak agertu ziren, baina konprobatu ahal izan dugunez pixka bat bigundu dira, denbora, poliki edo korrika, pasatu-ala.
Modu honetan irakurtzen genuen aurtengo udaran ere Pott tropikalean, berek duten iritzia, esanaz euskal literatura dela Euskal Herrian egiten dena nahiz erdalduna nahiz euskalduna izan (hau da, baskoek egindakoa). Era berean, eta gutxi gora behera fetxa berdinetan, agertu zen Tolosako Bibliotekak ateratzen duen aldizkari multikopiatuan R. Saizarbitonaren elkarrizketa bat non irakurtzen genuen agertzen zen honen iritzia, ari garen gaiari buruz, eta berak kontatzen zuenez, hasieran nahiko jarrera temosoan egonarren, poliki poliki aldatuz joan zela eta orain oso ondo onartzen zuela euskal literatura bat erdaraz.
Hain zuzen ere askotan literatura hori irakurtzean iruditu zaigu, eta orain gauza garbitzat dugu, baskoagoa zela euskal literatura baino. Nahiz eta gehiago aztertu beharko litzatekeen, inpresio hori dugu, euskal erroetatik hobeto edaten duela, esanahi unibertsal batetara ailegatzen dela ahaztu gabe.
Eta «Andanzas de Txiki Baskardo» esaten ari garenaren exponente garbia da. Goazen ba honen berri ematera.
Liburua, edade guztietako pertsonentzat egina badago ere, umeei dugu bereziki zuzenduta eta R. Pinillak eskeintzan egin bezala «A mis tres niños, que ya no lo son, los cuentos que no les escribí entonces», non ikusten den eskeintzaren eklektikotasuna, «bere ume helduei»; edota umeei, helduei eta guztiongan dagoen ume horri, zahar edo gazte azala bazterrean utzita. Lehen apuntatu dugun bezala narrazio-liburua dugu autoreak apalki esaten duen modura, baina irakurriz gero areago, narrazio kateatuak direla esan dezakegu eta horregatik berdin irakunri daiteke liburu oso bat bezala zeren obraren hariak Euskal Herriren historia (eta munduaren ere bai) ibiltzen baitu baina oso hizkera errazean eta interpretazio libre bat askotan egiten duelarik dena majiaz «blaitzen» imajinazio liluragarri baten bidez.
Egia esan historia nobelatu bat baino gehiago ere bada, zeren narrazioan zehar maisukiro inkorporatzen baititu euskal mitolojia, sinismenak etabarreko elementoak.
Liburua hamabost kapitulotan dago banatua eta haietan zehar autorearen munduko ikuspegi berezia garbi garbi azaltzen da. Eta ikuspegi hori marxista dela hiru xehetasunetan somatzen dugu. Liburu hasieran kreazioa delata: «Eta berri hau EZ-BIZItik BIZIrako jauzia izan zen. Besterik gabe gertatu zen, INORK nahi izan gabe, INORK erabaki gabe, orduan ez baitzegoen nahi izateko edo erabakitzeko INOR» (8). XII. kapitulo osoa, nazionalista izateagatik sortu daiteken alienazioa salatzen du edota honen bidez erabili daiteken interklasismo arriskutsua. Kapitulo honen izenburak dionez, ironia handiz esan ere: «Euskalduna izatea duk gizaki bat munduan izan daiteken gauzarik nagusiena». Hirugarren xehetasuna azken kapituloan agertzen zaigu, anaitasunezko internazionalismo batetara animatzen gaituena. Kapituko hau oso osorik dago dedikatua munduko proletargoari, nere ustez nahiz eta nahiko disfrazatua dagoen, zeren Txiki Baskardok azkenean bere arrazismoa baztertu ondoren argia ikusten baitu, begiak sospetxosamentegi irekitzen zaizkion bitartean. Triunfalismo honekin bukatzen da liburua, eta ez da kasualitatez kapitalistek itsasoratu berria duten barkoa lamia baten laguntzaz hondoratzea «Gora Zura»! Txiki Baskardok aldarrikatzen duelarik. Zura eta Burdina izan dira liburu osoan zehar bi postura zeharo kontrakoak azaltzen dituen binomia. Zura, gizonaren esentzia eta mamia adulteratu gabea. Burdina, progresoaren sinbolo ustelduta, zeinaren bidez gizonak bere anaia gero eta gehiago alienatzen eta explotatzen duen. Hain zuzen ere kapituloaren tituloa hauxe da: «Zuraren bidez gizakien arteko anaitasunera».
Hoiek dira, ba, nere ustez, ideolojiaren aldetik garbien azaltzen diren hiru puntuak, hiru hitzetan laburtu daitezkeenak: ateismo, antinazionalismo, eta internazionalismoa (anaitasuna, libertatea ere).
Ikuspegi historiko batetik historian berari atxekitzen zaio baina imajinazioari atea zabalik uzten zaiolarik. Modu hortan dastatu ditzakegu bere kreazioaren ikuspegi pertsonala, Burdinaren haroa, kristautasunaren irixtea erromatarrena eta gero (Kixmiren etorrera), foruen idazketa, industralizazioa etab. Hau da, progresio etengabe batetan, historia unibertsaletik Euskal Herriarenera pasatzen da.
Baina ideolojia eta historizismo hoiekin nahastua euskal elemento jatorrak eta mitoak agertzen zaizkigu: Basajaunaren sorrera, Amaia, lamiak, lauburua, txistuaren inbentzioa, Arbol Malatoa, Gernikako arbola, lehengo euskal berdintasuna, eta lehenengo euskal hitzen kreatzearen dibertidotasuna.
Hemengo erroetatik zurrupatuz autoreak areago, Ramiro Pinillaren gizonanen kontzepzio bat da. Biok pentsatzen dute gure mundu hau baino lehen, agian hasi hasieran, lehenengo segunduetan, mundu hobe bat egon zela (komunismo pristino bat) eta ez gaur egun dugun endekatze izugarri hau. Horregatik autoreak, esperantza baten beharretan arkitzen dela, Mesias handi bat asmatzen du, mundu guztiaren eboluzioa bizitu duena eta egunen batetan bere fruitua izango duena, hasi hasieran ezagutu zuen mundu orekatsu hura ekarriko lukeena Baskardo-Pinillak ez du sinisten progresoan eta guri idatzitako kanta batetan esaten zuen bezala: «Hubo un tiempo en que Baskardo se sintió libre de verdad, a partir del cual se ha producido un continuo deterioro del hombre, de la criatura silvestre, del «buen salvaje». ¿Culpables? Los inventos, por ejemplo, eso que llamamos progreso, acumulación de necesidades supérfluas y necesidad de abastecerlas con productos (inventos) superfluos. Y luego, el miedo al hombre, la otra necesidad de inventar dioses para poder ir tirando. En fin, un proceso de deterioro, de paulatina pérdida de la libertad aquella del principio, ese tiempo feérico que nunca habrá existido, pero que tanto Baskardo como yo necesitamos creer en él, a la vista de la contemplación de este hombre nuestro tan pequeño».
|