Susara. Ogeitabat egunetik ogeitabat egunera, beiak ernai ez dauden bitartean gaxo ez ba'daude, umeske jartzen dira. Lasai jartzen ez diralako, geienean esne gutxiago ematen dute, ta batzuetan, esne-gañ gutxiago ere bai. Susara-aldia igaro beziñ laxter, esnea eta gañ bere onera etortzen dira.
JAKINGARRIAK
SUSALKETA. Noiz azaltzen da lenengo aldiz?
Beorretan: 15tik 18 illabetera
Bigaetan: 10'tik 14 illabetera
Txerrietan: 6'tik 9 illabetera
Ardietan: 6'tik 9 illabetera
Auntzetan: 6'tik 9 illabetera
ZENBAT EGUN IRAUTEN DU SUSARALDIAK?
Beorretan: 7'tik 15'ra
Beietan: Bat edo bi
Ardietan: Batetik 3'ra
Auntzetan: Bitik 3'ra
Txerrietan: Bitik 4'ra
Txakurretan: 6'tik 14 eta 20'ra.
UME EGIN ONDOREN, SUSALDIA BERRIZ NOIZ ETORRI?
Asto ta beorretan: 9 egunetik 19 egunera
Beietan: 25 egunetik 60 egunera
Ardietan: Bi edo iru illabetera
Auntzetan: Iru edo alu illabetera
Txerrietan: Bi edo iru illabetera
Txakurretan lau edo bost illabetera
(Manuel Oñativia: «Baserria diru-bidean»)
|