L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-2 (1980-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Autobusa

 

Mikel Hz. Abaitua

 

Kalera atera, harrizko eskailera sailkatzeko egindako bidea pasa, zeharkatu burnizko reja, hartu bidea aldapan behera, atzean uzten duzula eliza, mirarizko harritegi galanta, zerua desagertuta, jarraitu Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren Kale-erloju guztien azpitik, etxerako bidea kronometratuz, etxeak, tabernak, etxeak etxeak kaleak, kolore guztietako kotxeen era guztietako bokakaleak, uzten duzula aldapa-behera, tunela, gaizki mugitutako munduko haize atomo berdeak eta zerua beltza eta airea otza, gau hontako euriak bustitako lurra zapatak zikindu eta gau hori tunelaren azpian argitzen da, paretetan zehar hauteskundeetako kartelek emandako paisaje zikina, gordina, aurrera aurrera gutxi falta dela, pausoa arinduz eta aaaaah! ibaia itsasoa, espazio irekia itoaldiaren bukaeran hauzoa bukatzen den lekua. Ziutateko parte grixatik aterea ziutateko alde berri hau garbiago, koloretsuago iruditzen zaio, foto txuri-beltz batetik koloretsu batetara pasatzeko bezala. Autoek kolore argiagoak dituzte eta milimetrozko molekuletan argien diztirak jasotzen dituzte. Argi artifizialen azpitik eta artean Xabier Larretxuak badaki orain bide luzea falta zaiola etxeraino zuhaitz humedoen artean, aire gorputza joango zitzaiola inpresio hori. Ez erdi gaisorik egoten denean bezala dena beheraka sentitzen duela esan dezakeela, haragia, hezurrak, azala lurrera eroriko zaizkiola. Baina orain zainetan zehar komikalari sentitzen du odola. Bide luzea edo hala iruditzen zaio, autobus bat hartu behar duela esaten du bere baitan baina hortarako desbideratu behar da eta Urbieta kaleruntz abiatu bestela aurrerago ez du jadanik merezi hartzeak. Bai hartuko zuen, hortarako hurrengo izkina doblatzen du eta handik dibisatzen du urdin, zuri, urdin, zuri, urdin, zuri... pintatutako bus-makila. Han dago jendea itxoiten, panazko praka berde ilunak eta txaketa amerikanoa dituen neska rubioa, apainduta, oso ondo jarrita bera hain polita hain dottore pintatua; Woody Allenen antza duen intelektual-arpegidun mutil bat bere karpetarekin; altzakuelloan bukatzen den jazki urri egokia duen apaizak bere hontz arpegitik begiratzen Xabier Larretxuari. Denbora asko daramazuela. Bai? Amarako azken autobusa pasatu dela. Bai? Baina espeziala itxoiten ari zaretela? Asko tardatuko duela oraindik. Ez? Ikusten zela jadanik, zer poliki zetorrela elefante baten kulunkadaz, urdina; AMARA-ANOETA jartzen du aurrean. Poliki dator kalean behera mastodonte motel bat bezala gauaren airetan, bere gorputz osoaren metalak inguruko argi guztietan begiratzen dira. Xabier Lurretxua itxoiten ezkerretara begira, Xabier Lurretxua gogoratzen bere amodio adoleszentez, hain urruti orain, norbaitek esan zion gero, ez zen gogoratzen? nobela bat bezala izan zela garai hura, un vieux roman. Nola izan zitekeen hain tontua? Nobela bat (!) kursi bat, hori zen, kursi bat. Nobela bat, hango burges-ttipi kutxuz barnizatutako zelai txikia, bere pin-pon mahidun aterpea, frontoi txiki hura, tenis-pista baten ondakinak, dena gaizki zainduta, garai oparo baten herentzia zen lur zati apaindu hura bere dekadentzi-usai miragarriaz. Hura zen bere lehengo amodio-abenturen antzezlekua. Nobela bat. Ez, ez, antzerki bat non dena misteriozko naturaltasun batekin bezala igertzen baitzen zeruaren azpian. Apenas gogoratu zitzaken esku ferekatze baten goiztasuna eta lehenengo muxua, haragia hain biguntxo zela, ai ene, ezpainetako haragi hura, hortzen artean paseatutakoa aulki-kolunpio handi hartan kulunkatzen ziren bitartean. Romantikoegia, baina hemen zegoen autobusa. Igotzeko laugarrena dela fijatzen da, lau, lau. Igotzen soinu korrikalari bat ateratzen dio eskuan daraman diruari. Klik entzun du bere dirua konduktorearen kaxan erortzean eta autobusaren aurretik pasatzen ari den gaizki jantzitako atso bati begiratzen dio. Segundu bat. Aulki baten bila gaueko argiak barruratzen dituenean. Egurrezko aulki batetan eseri da Xabier Larretxua. Atzeko partean begirada despistatu batekin alde bat eta bestara so egiten du eskuak nerbiosoki mugituz ezpainak aldatu gabe, bekainak goraka, kristalaren kontra akomodatzen da. Autobus hark ez ote duen misteriozko usai arraro bat. Ez dabil gainera beste autobusak bezala. Beltzago iruditzen zaiola aparte, begira zar belozitate motelean doan. Kanpoko kaleak oso bakarrik daude eta han urrutian, kuadratu beltz handi bat somatu dezake. Lauki beltz handia, mundu osoa tragatzen, gerota hurbilago. Erotasun-parre ziniko bat egiten du, bere aurrean dagoen neskari soa eskatzen dio eta neskak, ematera doanean, ikusten du zigarrorik ez daukala ahoan zeinagatik puro habano bat ematen baitio kuadratu beltzera sartzen diren momentuan. Serio daude besteak Xabier Larretxua parre histerikoetan erortzen denean, habano handi bat duela ezpainetan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.