Bittor Fernandez
Erantzun 1
Aberea pozik zegoen
ximiño barruan lo.
Haize bolada batek iratzarri du.
Gure kaltez,
Darwinen alde.
Hor zauden norbaiten eskuak
buruaren lainoa kenduz,
pentsatzeko gaitasuna
eta
morroiaren katea ere eman.
Zertarako ote?
Zomorroa postuago bizi
zuloaren iluntasunean
ezerezaren jakitean,
besteak izaten ez direlakoan
eta
inoren beharrean.
Platonen kobazulotik ateratuak
ematen dugu gizonok.
Argiaren aurrean itsuak,
edertasunaren aurkakoak,
heriotzaren lagun betikoak.
II erantzuna
Niregan aurkitu nahi nuke
gaitasun eta erantzun guztiak.
Ez mendiek, itsasoak,
baserriek, zakurrek, ez gizonek,
ez baitakite, ezin didatelako eman.
Eta ihardesten badidate
ez ditut ulertzen,
ezta nahi ere.
Sarritan nazka ematen dit nere buruak
adimen jakintsu ez duelako;
nere gorputzak ahula eta gaixoa;
guztien arimak ezerezean murgildutak,
askatasun iturritik egarriak ditugulako.
Gauza guztien artetik bataz finkatuz gero
galdutak hori deuseztatzerakoan.
Ostera, dena besarkatu nahiean,
ura hatzaparretik doakigu.
Eta joanda harrapa ezak!
|