lauaXeta gogoan, eta begien omenez
bi ume hil-ditugu-gaur, hil hil
hurra!
eta itsasoak eta panterak persekutatzen
bete ditugu geure azken mendeak, urte
oro, zenbait arrats;
lauaXeta gogoan, eta begien omenez
phortunaren karroza beltza
erre dugu
Urtsuara abiatu baino lehen...
Urtsuan,
titian ebaki dizkiogu
Lantainako alabari
heriotz frutu bailiran
eta LauaXeta gogoan bi zuhaitz gazte
landatu ditugu haren
ni (ni)
ninietan.
|