Hiltzaile batek zenbait erretrato egiten dizkio bere maiteño begi-gabeari
Arratsaldearen lehen orduetako bakardadean, betaurreko beltzak eta betiko bastoi xuria aire anaiak ematen dizkidanean (hirurak, hirurak eta laurden, beti berdin) ondartzako bidea hartzen dute aire txarolezko oinetako berriek, eta zamarraren atzekalde grisak ziutateari begira hospítalez pentsatzen duen bitartean, nik Jack maiteari itxadoten diot.
Halako batean, norbait zentitzen dut nigandik oso hurbil: «asmatu nor naizen» esaten du abots zakar eta sentimental batek.
ZU JACK ZARA, JACK LEPO-KRASKATZAILEA
Orduan far egiten du berak, eta bere beso indartsuak nire gorputz hauskorra besarkatzen didanarekin batera, honelako gauzak murmuriakatzen dizkit bere ezpainak nire ile marroipean sentitzen ditudan bitartean:
Boulevard.etik etorritako uxoak (kolorea-laranja-begien-bere) metro batzuetako paseo luzeak ematen ari dira motor-ttikidun jostailu mekanikoak bailiran, han aun uhinak kristalezko miloi udontzi fin bezala txirtxilatzen diren lekuan; eta area birjinaren gainean atzo grabatu zuten seinu berbera grabatzen dute gaur ere bere oin ihar eta gorriekin: hiltzaile batek ere senti dezake amodioa
Urrun hegaldatzen dira zenbait kaiu.
Hegaztiek ez dute elgarren berri.
Norbaitek makila batekin egindako zerkulu trakets baten erdi aldean, abrigo marroiko gizon batek zerbait bilatu nahi du sakeletan.
Etzanda daude bi edo hiru zakur, ikaragarri geldiak; boia batzuen mugimenduagaitik deituak (edo liluratuak, nork daki) itxasoari begiratzen diote, lasai.
Ikusten dut baitaere nola norbait zuregana hurbiltzen den eta nola zugandik oso gertu sentitzen duzunean, nik «asmatu nor naizen» esaten dizudan ene abots zakar eta sentimentalarekin.
ZU JACK ZARA, JACK LEPO-KRASKATZAILEA.
Esaten didazu zuk eta orduan nik far egiten dut eta nere beso indartsuak zure gorputz hauskorra besarkatzen duenarekin batera, honelako gauza batzuk murmuriakatzen dizkitzut zure ile gaztaina ezpainetan sentitzen dudan bitartean:
Boulevard.etik etorritako gizonak (kolorea-laranja-begien-bere) metro batzuetako paseo laburrak ematen ari dira motor-ttikidun jostailu mekanikoak bailiran, han nun uhinak kristalezko miloi udontzi fin bezala txirtxilatzen diren lekuan: eta area birjinaren gainean atzo grabatu zuten seinu berbera grabatzen dute gaur ere bere oin ihar eta gorriekin: norbaitek makila batekin egindako zerkulu trakets baten erdi aldean gaude, ez dugu elgarren berri.
Urrun hegaldatzen dira zenbait zakur.
Etzanda daude zenbait kaiu, ikaragarri geldiak.
Uxo batzuk, boia batzuen mugimenduagaitik deituak (edo liluratuak, nork daki) itxasoari begira daude, lasai.
Abrigo marroieko hiltzaile batek bere maiteinoaren gutuna bilatu nahi du sakelean.
Ikusten dut baitaere nola norbait zuregana hurbiltzen den eta nola zugandik oso gertu sentitzen duzunean, nik «asmatu nor naizen» esaten dizudan ene abots zakar eta sentimentalarekin.
ZU JACK ZARA, JACK LEPO-KRASKATZAILEA.
Esaten didazu zuk eta orduan nik far egiten dut eta nere beso indartsuak zure gorputz hauskorra besarkatzen duenarekin batera, honelako gauza batzuk murmuriakatzen dizkitzut zure ile paztaina ezpainetan sentitzen dudan bitartean
Boulevard etik etorritako zakurrak.
|