L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ustela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<stel0100>— Panpina Ustela (1975-urtarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

BERNARDO ATXAGA

atzoko egunean hil zen, 23 urte zituela

— Goian bego —

        Bere arimak ez zuen zuzendaririk, ez zuen ez emazte ez maiteño ezagunik. Ama ba zuen, halare, aski istimatua: Izaskun. Aita ere asko maite zuen: Jazinto. Eta berdin bere bi anaiak: Iñaki ta Ramon.

        Oso gauza gutti egin zituen bere bizitzan.

        «Urtebetetze egunekoa» lana bere lagunei uzten die; «Teatro minimun bat» deitu lana Asteasuko Antzerki Taldeari; «Hiltzaile batek zenbait erretrato...» sinojos deitu emakume kastellanari ta «Gizagaixo batek...» lana, berriz, egia esan, ez zekien nori dedikatu ta utzi.

        Arren egiten diegu bere adiskideei ez egiteko ezer bere arimaren alde. Ez da hiletarik izanen.

Andoainen, Abenduak 27, 74

 

KOLDO IZAGIRRE URREAGA

egun bertan izanen da urkatua, 21 urte dituela,
Kritikarenak eta Irakurle Sainduaren bedeinkazioa hartu baikoz.

        A. bere maite minak, bion haur klandestinoek, hala nola «Ipuin batetarako», «Maite zaitut, eta kito», «Bigarren heriotz-otoitzak», «Eta aitzinean itsasoa», «Foi preso dia 6 do 6/73 na estacion» eta bestelako haur bort eta ilejitimoek.

        Berri Handi honetaz pozturik zorionik beroenak opa dizkizuete.

        Zuzenbidea: Ilunabar Bustia

Pasaia, Urtarrila 1975

        Oharra: Gorputza bere maiteak gorde nahi omen du zazpi urtez, ostiralero zitroin-urez ukuzteko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.