L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott tropikala (1980-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

—Galipott'kritiken—

 

El Sacamantecas

 

        Lehen, izua datorrela, mamua heltzer dela edota kontuz ibiltzeko erran nahi zenean El Sacamantecas datorrela erraiten ohi zen.

        Historiaren orrialdeetan begiratu eta El Sacamantecas nor ote zen bilatu dugu eta kausitu ere Arabar Lautadako emakumeen hiltzaile hau famatua izan baitzen XIX. mendean.

        Haren benetako izena Juan Diaz de Garayo Ruiz de Argandoña zen, Arabako Egilaz-en zen sortua 1821eko urriaren 16an. Laboraria zelarik Salbatierra, Alaiza, Izarza, Ocariz, Añua eta Lautadako beste herriska batzutan ere morroi gisa ihardun zuen.

        Alarguntza batekin ezkondu zen lehendabizikoz, "Zurrumbona" deitzen zuten emakume hau, gero bertze hiru aldiz berrezkondu zen, guzietan zorigaitzean.

        Norbaitek egin bazuen berak barreiatu zuen izua eta ikara Arabar Lautadan barrena. Sei emakume hil zituen, bortxatu ondoren hil egin ohi zituen 13 eta 55 urte arteko anderezkook. Bertze lau hilketa erratu egin zituen ustekabean.

        Terrorezko nobela eta zinemak ere dedikatu zizkioten obra batzu, "Cuerda de presos" deritzan filmea esate baterako haren historian oinarritzen da. Justiziak harrapatu zuenean urkatua izan zen, Gazteizko Polborinean 1880 urtean.

        Bere zerebroa etzuten lurperatu, gorde egin zuten, eta mediko jakintsuek ikertu zuten Gazteizen eta Madrilen. Azterketa sakonen ondoren erabaki zuten etzela eroa hiltzaile arrunt bat baino.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.