L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<pott0102>— Pott bandaren berriemailea (1978-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Berriak

 

(POTT ajentzia): Inoiz baino gehiago, esames eta berriketek alteratu egiten dute gure bizimoduaren erritmo lebea. Pott ajentzia beren hogibideaz erresponsable diren se¡ ajentek antolatu dugu. Horregatik deitzen dugu POTTSA. Gure lana ezik, beharra atzematen dugun falazia oro desmentitzea eta egia oro baieztatzea da: Guk ere gure prentsa, prentsarik jatorrena:

        — Ez da egia erratza duen oro sorgina denik.

        — Ez da egia Ortzi deputatua gauez Dr. Jekil bihurtzen denik. Baina aunitz amek erabiltzen dute falazia hau beren haurrak izutzeko.

        — Ez da sineskarria indioak humanoak direnik. Zeren eta sineskarria eta ezaguna baita Kristobal Kolonek deskubritu zituela amerikak. Beraz, indioak gizajenerokoak direla sinestarazi nahi digutenak kontraesan nabarmen batetan erortzen dira eta absurdoa predikatzen dute.

        — Ez da egia Pinochetek buztana duenik. Bere espezieko kumeei ttipitan mozten bait dizkiete.

        — Ez da egia ikazkinak egunero dutxatzen direnik.

        — Ez da oraindik konfirmatu Joxe Azurmendik, Euskal Ezker Abertzalearen Krisia delako gozari jermanikoa goizero armosatzen duenik.

        — Sofia delako panamatar trabestiak Kantauri itsasertzeko hiri batetan aurkesten duen ikusgarriko sugeak ihes egin zuen, artistaren deskuido batetan, kamerinoko lababoko zulotik. Suge piton bat da, pozoinik gabekoa, baina ez gelditu frogatzera metro eta erdiko luzerakoa bait da. Ia nork kausitzen duen.

        — Ez da egia ikasleek urteetan zehar ikasiriko guztia bukaeran ikastaldi intensibo baten bidez ahaztutzeko Ikastetxe Nagusi bat antolatuko denik. Norbera saiatu beharko da, beraz, autodidaktikoki. Oi lur...

        — Ez da korrektoa J. M. Torrealdairen idazlanak antologia dada batetan sartu dituztenik, bere hitzaurrean baizik.

        — Ez da egia euskal herriko henbrarik gehienak nitaz maitemindu direnik. Tamalgarria da soldaduskara halabeharrez kastoa joatea.

        — Ez da konfirmatu apaizidioa. Bart San Antongo elizan, apaiz parrokoa hil zen mezako ardoa edan ondoren. Polizia zalantzan dago (eta Potterook ere) norbaitek ardoa pozoindu egin ote zion ala mozkorrez defuntatu ote den klerigoa ez bait daki.

        — Ez da egia Garcia Marquez hegoamerikar idazlea macondarra denik. Bere askaziaren kontu oro harrokerizkoa dela eta ez dezala nehork sinetsi agintzen eta esijitzen du Koronel Buendiak.

        — Ez da egia estatuko funzionario orok, harmarik ez eta, lepoan arran bat zintzilik eraman beharko dutenik.

        — Ez da egia minesteritzak ikastetxeetan sexolojia praktiketarako astero hamar ordu asiganatu dituenik.

        — Deustoko unibertsitas jesuitikoan ere ez, noski. Gainera frogatu egin da jesuiten jerarkian, dekanoetarik pornografikoenaren irakurketarik erotikoena Kerexetaren Bibliaren itzulpena lela. Orgasmo goren eta luze batetara heltzen da irakurtzen duen bakoitzean.

        — ORTko ordezkari batek komunikatu digunez, ez da egia Alderdiaren Kongresoaren bukaeran Gora Surrealismoa oihukatu zenik. Hori oihukatu zuena oligarka bihozkabe infiltratu bat zen eta mihia lija latzez forratzera kondenatuko dute, anitz tormentotara ez ezik.

        — Euskaldun nekazari talde batek, Borges-en El Congreso ipuina irakurrita agiri bat publikatu du, ohar bi eginez: a) Bazkalekuaren teoriaren arauera Fermin Eguren ez da euskalduna eta, gainera, b) Gauzak bere tokian ipintzeko euskaldunek bere historian zehar behiak gobernatu egin badituzte, beraz ez du inoiz liburuak esprimitu besterik egin. (1)

        — Ez da egia idazle izateko arras neurotiko izan behar denik, edozein ezneurotiko ere hasi daiteke idazten, badu gero ere neurotizatzeko astia.

        — Ez da egia Asterix-en komikia txobinista denik, ez da egia Asterix-ek belarri handiak dituenik, ez da egia Obelix Baionako jendarme bat zenik.

        — Ez da egia Martin Villa hiltzaile bat denik. Antifrankista eta demokrata purrukatu bat zen eta Txiki, Otaegi, Garcia, Sanchez eta Baena-rekin batera hil zuten 75ko irailaren 27an. Goian Bego.

        — Ez da konfirmatu Francisco Franco erresuzitatu denik. Erreportero batek argazki batzuk atera zizkiola deklaratu du, baina frogak falta zaizkio, kaudiloak potroetan eman omen zion ostikadak aparato oro abandonatu eta ihes egitea deliberatzera bultzatu bait zuen.

        — Ez da konfirmatu Peru Abarka zena (arotza, hargina, itzaina, atxurlaria eta basoazterlaria) talde rock gogor batetakoa zenik. Detaile honek garrantzi handia du rockeroen historian eta ikertzen ari gara Mogelen liburuan.

        — Egia da tinta agortu zaigula. Beste boligrafo bat erostera goaz, gero arte.

 

(1) Pott bandako apatridak eta banda berbereko liberalak halere bere diskonformitatea adierazi nahi dute berri honen aurrean: Biba Borjes, biba.

 

Firma: POTT. SA.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.