L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Porrot aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Porrot-3 / Haur gozo horiek (1987-iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Aingerukomioa

Inguratze bat

 

Joxemi Correa

 

euskaratzailea:
Juan Cruz Igerabide

 

Dedalus-en, arrarotasun fisiko nahiz mentalik duten haurrentzako umezurztegian, barnekoen eta inguruko zakurremeen arteko harreman sexualak agertzen dira.

        Gorila, Polifemo, Patatxikle, Jibaroa, gusto txarreko aitzakiak bakarrik izango dira, eta susmaturiko trajerian sorraraziko dituzten gertakizunak bizi izanez joango dira.

        Sexoa, amodioa, gabetasun primitiboenak, gorrotoa eta indarkeria izango dira detonatzaileak, gogo betegabearen eta mendeku beharraren ingredienteak.

        «Aingerukomioa» bi gauzengatik zait atsegin: lehenengoa, haurtzaroa zer denari buruz ikuspegi egiazkoagoa, grinatsuagoa eta instintiboagoa aurkezteko aitzakitzat balio duelako, literatura marginal eta subertsibo askok legez.

        Instintoaren ezabatze markoan bakarrik justifika daitekelarik, gero eta zailago egiten joan da haurtzaroari buruzko interpretapen ez konformista bat. Honela gertatzen da, haurtzaroari loturiko zenbait sentsazio ez egokiak ezabaturikoaren eremuan sartzea. Guzti honen ondorioz, haurtzaroa zer denari eta helduen kontra nahiz helduekin ezarritako harremanei buruz, iada geratzen zaizkigun bakarrak interpretapen aspergarri eta mugatuak, mitifikatuak dira.

        Afektibitatearen pedagogia eta konprentsioaren psikologia haurtzaroaren ulertze zuzenaren edozein ahaleginen aurrean jartzen gogor hasi zirenetik, haurtzaroaren edozein interpretapen ez ortodoxo izkutatuz eta erreprimituz joan da.

        Bestalde, «Aingerukomioan», eta hemen datza nobela honen beste erakarpen bat, heldu eta haurraren harremanetan inplizitoki dugun indarkeria eta aurkaketa oso ongi deskribaturik daude, amodioaren, gorrotoaren, mendekuaren eta sexoaren artean.

        Beste autore batzuk beren aportazioekin ahalegindu diren bezala (Swift, Peri Rossi, Mishima...) Salvador García Jimenez-ek bere «aingerukomioa» eskeintzen digu. Ohizko interpretapenetatik aldeginez, Dedalus-en itxuraturiko munstro taldekoek senditu egiten dute, gogo izaten dute, hazia isurtzen dute, pixa egiten dute, eta sufritzen dutenean mendekantza hartzen: odola isurtzen da.

                                        Salvador García Jiménez

                                        «Angelicomio»
                                        Amelia Romero Editor.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.