Hitz neurtuak
Juan Ramon Madariaga
Parkeetan bezala
Gezurren artean murgildurik
ematen dizkiot bueltak munduari,
parkeetan bezala, inguratzen naute
uso beltzek, hiriko arratoi hegadunek,
zuhaitz gris makurgaitzek,
eta barnean haragi jana,
irakin egiten du soineko pozoinak
eta noraezean nabil
munduari izen berria ezartzen
parkeetan bezala, euri zaharrez arra bustitzen,
denbora eta espazioa arerio bihurturik,
begiak itzalirik, gaua dukemea.
Gezurretan nabil nola esan jakin barik,
jakin eza hau beste gezurra baita,
baina bitartean munduari josten dizkiot
beste beldurrak, beste anpuluak, beste bakardade bat,
gauero senditzen dudana,
parkeetan bezala.
Ni naiz zure sugea
Galtzen dut identitatea
zure sabelaren esparruan.
F. Juaristi
Zure azala, bidea,
ene ezpainak urratzen duena,
eta amaieran, erroa,
ferekaren beroa,
ene lerdea nahastuz, belea,
infinitoaren eremu beltzean
ni naiz zure sugea.
Mendi arrosak
Mendi arrosak aitzinean ditut.
Hare gorrizko ateak zabalduz
baranoaren atomoak irensteko.
Mendi arrosak
hurbilerazo ditzadan
ahoaren gainean
muna kreatzeko.
|