L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Plazara aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Plazara. 12 zkia. (1989-udazkena) —Hurrengo artikulua




 

 

—Literatur lehiaketa—

 

Maitasuna deritzon hori...

 

Estibalitz Galardi

 

        Estibalitz GALARDI irundarra, 18 urtetakoa bera, dugu Literatur Lehiaketako irabazle.

        Dakusagunez, jeneroz aldatu bada ere (PLAZARA 7.enean poesia sailean argitaratu genuen bere lan bat), edukin poetiko eta barnerakoien ildoari darraio.

 

Kandelen goxotasuna irekita ditudan ezpainetaraino ailegatu zait, kanpoan dabiltzaten ahots eta oihuetan batera.

        Bakardadea, ixiltasuna, hutsa, ingurunea, ezinbesteko arnas baten doinuak, bihotz beldurtu batek sortarazten dituen taupaden dantza..., erritmoa..., hortzen dardara, erloju destartaren tik-tak eta batez ere..., ni, ene burua, arima eta izatea maite ditut.

        Maitasuna, zer ote?

        Gizonei pakea ematen diguna, itsasoari patxada, haizeei ixiltasuna, ohantze bat eta logura minari...? Auskalo!

        Itsasoaren bakartasunetik iraganako momentu mingotzak jaio egin dira, ene buruan.

        Maitasunaren indar guztiz agurtu hindudan eta bizitzen hasi nintzeneko bakartasunaren oihuek ongietorria eman zidaten.

        Hutsean eta isiltasunean aurki ditezkeen maitasun ttanttoak sentitu nituen ene inguruan, inoren hitz sakonak jazan gabe, irratiarenak ezik.

        Ene barneko larrosa zuregan usain astun batez zabaldu egiten da, mundu guztia geldieraziz, zu ezik... zure txalupan hodei artean ihes egiten bait duzu. Harrigarria benetan!

        Hire arnasaren doinu isilak ulertzen saiatu nintzen, baina ezina...

        Zure birikek dioten maitasun hizkuntza ulertu nahiean nabilen arren, izugarrizko trabak eta sareak leku guztietatik jarri dizkidazu.

        Ametsetako zeruan, ortzadarraren bideko itzaletan izkutaturik itxaropena, maitasun beteriko argiz, so egiten dut.

        Bere isiltasuna zure izakeraren oroitzapenak dakarzkit.

        Itxaropena margotzen saiatu naiz, gaueko ilargiaren leuntasunean.

        Itxaropenak nire paperean argi ilunez beteriko dizdirak utzi egin ditu.

        Paperean, arrain baten antzera, iges egin dut dizdira horren norabidetik... zorion bila.

        Hemen barnetik, zure edertasuna hobe ikusteko ahalmena dut.

        Zure bihotzak kanpoko harkaitzen erorkera jazan ohi duela nabari dut.

        Niganako harremanak estuago sortaraztearen zergatia ote?

        Baina nire bihotzaren barnean txorien notak, kantak aditzen ditut.

        Hainbeste nota! Maitasunezko poema bihurtu direla eta!

        Saiatzen naiz ekaitz horiek zulatzen, indarra guztiez, txorien notak kanpora atera daitezen; baina... nekatu egin naiz; ezin dut zure argia berpiztu.

        Bion arteko maitasuna odol ttanttaz itzali egin da, kandela baten sua bezala.

        Orain neuk konprenitzeko agurtuko zaitut... betirako.. (malkoak...).

        Hau da, ba, nere istorioa. Hutsunea izar argien bitartez betetzea da nire lana, nire burua konprenitzea.

        Nazkak zakarrera bota ezkero, itxaropenezko negu txuria leiho aurrean agertu zait. Hala ere gure aintzinako maitasun zeritzon horretaz gogoratzea esperantza dut...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.