L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Plazara aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Plazara. 7 zkia. (1987-urtarrila) —<plaz0700>




 

 

—Bertso paperak—

 

Chanson Cristino

 

Jose Mari Ezkerra

 

Mila zortzi ehun eta hogeitamalau urte,

Bertsu bi paratzera obligatzen naute.

Friolera hotarik ematen dut merke;

Nere fabrikan badago katedral bat bete.

 

Hona gure erregina Doña Isabela,

Ez dute ezagutu nahi etxekoandre dela.

Batzuek Karlos kinto errege behar dela

Gauza hau iduritzen zait mengantza bat dela.

 

Batzuek kontent ziren, habitz harrigarri,

Karlos kinto errege behar zela jarri.

Gauza hau iduritzen zait hasi bezain berri:

Betiri Santz jeneral izango da sarri.

 

Zenbat geran-ta hainbeste opinio

Inork inori hitz bat fidatzen ez dio.

Hau da mengantza gaizto bat dela medio;

Tontoak abilari puska anitz zor dio.

 

Pentsamendu berri bat hobeto da egin,

Denbora joan ondoan damutu ez dadin.

Karlos kinto hori non den behar litzake jakin

Elkar uni dezagun bake on bat egin.

 

Esan zuten bezala, abiatu bazen,

Karakola izan eta gaurgero hemen zen;

Espazio gaiztoa ez baitigu hartzen,

Tropa martxa doblean ez du sofogatzen.

 

Batzuek erregina, besteak Karlos kinto

Ardoz t'ogiz aseta salto eta brinko.

Lege hobeagorik ez dute ekarriko

Paper eskin batekin zor guztiak kito.

 

Ez dago akabaturik hasi dugun dantza,

Jefiak egin artiño ahal duten arrantza.

Lumazko amu eta paperezko lantxa

Herri bat arrasatu eta hurrengora martxa.

 

Aita semeren kontra, anaia anaiaren,

Harriturikan gaude gauza hori nola den.

Bake on bat egizu, Jaungoikoa, arren,

Nekazaile gaizoa irentsi baino lehen.

 

Probintzian Jauregi, Nafarroan Mina,

Orain agertu zaigu, lehengo gizon fina;

Batzuek pena dute, besteak atsegina

Orain harrapatu du lehengo hutsegina.

 

Jose Mari Ezkerra, lehengo enpleguan,

Bertso berri paratzen toki seguruan;

Pentsamendu gaiztorik ez dauka goguan

Hala badiote ere zenbaitek munduan.

 

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.