Literatur lehiaketa
Itxaropena ote?
Estibalitz Galardi
Begiek minez nigar egiten dute...
borrokalari zaharrek, gure arbasoek!!!
Nere itxaropenak... garaipenara eramango nau.
Bazen behin, bere printzipioak defendatzen zituen "herri bat";
erraldoien pausokadatik ihes egiten zekien eta saiatzen zen "herri" bat.
Bazen behin, putzu beltz, ustel batetik
atera zitzaigun mingain parlantea,
"hizkuntza"...
Apalkuntzaren kanpotik...
... zelai berde...
... harrizko bide eta... sarale usaina...
... guimaz estalitako itsas horizonteak,
hau da, ama lurrak emandako pribilegioak!!!
... edo hainbeste amorruren,
minaren golardoak.
Bai!!! hauek, putsua... itsas osina
eta zauria leundu,
estali nahi dituzte...
Itxaropenaren oihartzuna dario?
Poliki poliki, enborra abarretan zatitu egin da,
ostoak ugalduz... zerbait sortuz... hizkuntza ote...
erraldoiak moztu nahiean;
abar guztietatik enborrerantz...
odol ttanttak xirristatuz doazte.
Abarrak bat eginez
zauririk gabeko enbor leuna lortuko genuke...
baina...
Hizkuntzaren makina gelditzen ari da...
Mingain parlante hura, ezezaguna da...
energiaren faltaz, higidurarik ez...
merkatu arrotzeko makinak bestaldez
eragina haundituz doazte... noraino???
|