L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Plazara aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Plazara. 6 zkia. (1986) —<plaz0600>




 

 

—Irudiak—

 

Ramon Sanchez Zabaleta

 

Hiriko teilatu       beltzen atzetik

gorde da eguzkia,

Hiriaren soin          zikiratuaren atzetik,

azken izpiek

haren adar desafiatzaileak

nabarmentzen dituzte, eta

Gauaren hatsa usaitzen dut,

astun eta bare,

hordigarri,

erlauntza honetan.

Askatasunak ihes dagit

dastatu ahala,

itxaropena

horretan datza...

eta ez naiz aske!

erlauntza batetako          biztanle

ekilibrista           besterik ez naiz.

Gauaren ferekak ordea,

oraindik

mozkortzen nau, eta horregatik

konturatzen naiz, poliki poliki

Hilargia

itzaltzen hasi dela

Gaua erdoiltzen ari dela,

eta geure erreinua,

dastatu ahal izan dugunona,

egunak darion laino kiratsuak

gaua biltzen duenean

amaituko dela.

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.