L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Plazara aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Plazara. 5 zkia. (1986) —Hurrengo artikulua




 

 

—Iparraldeko poesigintza—

 

Bakarkien artetik

 

Manex Lanathua

(1948)

 

Egun horretan, plaza zabalean,

ehunka, dotzenaka eta bakarrik,

ari zineten hitz eta hitz,

feriarik ederrenean bezala...

 

Ehunen, dotzenen eta bakarkien artetik,

haizeak zakarzkidan,

desertuetako galdutasunak oro...

 

Hasi nitzaizue oihuka,

oihuz ez aski, egin dizuet garrasika,

garrasiz ez aski, egin dizuet negarka,

ixilean...

gaueko ainara hortik zoan,

jada, ixil ixilean...

Ari zineten zeru goienean hitz eta hitz, besarketan,

xoramen gezurti baten mirarietan.

 

Sagardo horrek,

bere mila pindarrekin,

busti dizkit ezpainak,

baina ez dit bigundu arimarik...

Arren, berriz ere,

Lapurdiko ardo gorrienetik,

bete didate basoa,

horrek ere,

ez dit goxatu arimarik...

eta ehunek, dotzenek, bakarkiek,

sortzen zidaten,

desertuetako galdutasunik pisuena...

 

Nolako irri, nolako dantza,

burxoroetan osto hil bat bezala,

ainara bat airean pasatu zaigu,

ixilean...

mirari gezurti bat bezala...

ehunak, dotzenak eta bakarkiak,

alai daudenean,

nik desesperatuko dut...

ardo gorrienak ere

ez nauelako mozkortzen arimaraino...

 

Egun horretan,

desertuetako haize latz galduetara,

ari ginen hitz eta hitz,

baina, lehen bezala, beti bezala,

ez gaituzte gure hitzek biluzi...

 

Nire aldean,

mutil batek egin du irrintzi,

Tabernero!, berriz ere

aldi bat gehiago,

zorigaitzeko zauri mintsuenak joan bitezen ihesi

 

xur zaiguzu Lapurdiko ardo gorri hortarik

ehunen, dotzenen eta bakarkien artetik,

gure arima dadin ilusi,...

berriz ere...

 

(Hegaztegi Urratua)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.